Urnieta
Mintzalagun programak bidelagunak behar dituEl Diario Vasco
urnieta.
Jueves, 6 de noviembre 2025, 20:35
Mintzalagun programak Euskaltegitik kanpo euskara praktikatzea du helburu. Horretarako, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzen ditu. Aproposa da euskaraz aritzeko zailtasuna, ohitura falta, lotsa edota beste edozein oztopo dutenentzat. Urnietan, Mintzalagun talde bat osatu nahi dute astelehen arratsaldetan aritu ahal izateko eta, horretarako, Bidelagun bila ari dira.
Publicidad
Urtero bezala, 2025-26 ikasturtean hasi dira martxan Mintzalagun taldeak, eta lau talde osatu dira orain arte: Astelehenetan, 10:00etan, Euskaltegian; ostegunetan, 10:00etan, Guria tabernan; ostegunetan, 18:00etan, Guria tabernan; eta Hika-lagun taldea, ostegunetan, 17:00etan, Guria tabernan.
Herritarren batek astelehen arratsaldeko taldean Bidelagun moduan aritu nahi badu, Urnietako AEK Euskaltegiarekin jarri behar du harremanetan, 662 338747 telefonoan edo urnieta@aek.eus helbidean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión