Lasarte
Herriko mendizaleek VI. Mendi Festaz gozatuko dute gaur goizeanEl Diario Vasco
LASARTE-ORIA.
Sábado, 27 de septiembre 2025, 20:18
Herriko inguru naturala ezagutzeko bi ibilbide egingo dituzte gaur goizean mendizaleek. Izan ere, Mendi Festaren seigarren edizioa antolatu du Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz.
Publicidad
Okendo plazatik irteten lehenak martxa luzeko kideak izango dira; goizeko 07:00etan. Bi ordu geroago, 09:00etan, martxa motzeko irteera emango da. Partaideak nahi duen erritmora egin ahalko du ibilbidea, baina kontrol puntuetatik igaro beharko da. Horretarako, kontrol-txartelak Okendo plazan jaso beharko dituzte, proba bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago. Hornidura puntuak ere izango dira bidean zehar eta helmugan guztiek indarberritzeko aukera izango dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión