Lasarte
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. AsanbladaEl Diario Vasco
lasarte-oria.
Martes, 25 de noviembre 2025, 20:51
Duela egun batzuk, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. Asanblada egin zen. Ehun emakume baino gehiago bildu ziren Gasteizen. Hiru gai eztabaidatu ziren hitzorduan: adineko emakumeenganako indarkeria matxista, Herri Ekimen Legegilea (HEL) eta zaintzen gaia. «Agerian geratu zen adineko emakumeenganako indarkeria matxista, besteak beste, emazte eta amaren rolak eragindako zailtasunekin lotuta dagoela, hala nola mendekotasun ekonomiko eta emozionalarekin. Bikote bizitzan askotan jasandako indarkeria, zahartzaroarekin kronifikatzen da», azaldu zuten. Gainera, EAJk eta PSEk Herri Ekimen Legegilearen tramitazioari emandako ezetzaren inguruan aritu ziren, EAEn 66.000 emakume pentsiodunek miseriazko pentsioekin jarraituko dutela salatuz. Azkenik. oso kezgarria den zaintzen gaiari heldu zitzaion, eta guztiontzako kalitatezko zaintza-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezko baterantz aurrera egiteko moduari buruz hitz egin zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión