Lasarte

Aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du herriak

El Diario Vasco

Lasarte-Oria.

Lunes, 22 de septiembre 2025, 20:22

Aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Lasarte-Oriak, atzotik ostiralera arte aurrera eramango dituzte ekimenekin. XX. Mugikortasun Astea iragarri eta aurkeztu zuen duela egun batzuk Udalak. 'Mugikortasuna guztion-tzat da' lelopean, bizikletaz eta oinez mugitzeari garrantzi berezia eman nahi izan zaio.

Publicidad

Artelatz enpresako ordezkari Eli Gondatek gogorazi zituen aurkezpenean aste honetan antolatutako ekimenak. Atzo hiribusa doakoa izan zen eta pasa den astean, bizikletak errebisatu eta konpontzeko aukera izan zuten lasarteoriatarrek.

Egun garrantzitsuena ostiralean izango da. Adiz ezberdinetako pertsonei zuzendutako ekimenak antolatu dituzte egun horretarako. Ttipi-ttapa, ondo ibili! egitasmoak emango dio hasiera egunari. Adineko pertsonei zuzendutako oinez ibiltzeko ohitura osasungarria sustatzeko jarduera da. Ostiralero egin ohi dute hitzordua, eta egun horretan ere, Okendo plazatik abiatuko dira, 11:00etan.

Arratsaldean berriz, 17:00etatik 19:30era bizikletako txirrina egiteko tailerra. Horrez gain, eta herriko Liburutegiarekin elkarlanean, irakurketa txokoa egongo da. Eta kale Nagusian eta Okendo, jolasak. Gainera, 18:00etan, Ipar Martxako saioari ekingo diote helduek, Ostadar SKT taldearekin elkarlanean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad