Hernani
Osiñagako Auzo Elkarteak Nafarroara irteera antolatu du udari amaiera ematekoDV
Jueves, 21 de agosto 2025, 20:31
Udarari amaiera emateko, egun pasa antolatu dute Osiñagako auzotarrek. Bidaia irailaren hasieran izango da, 7an. Auzo Elkarteak Nafarroara antolatu du irteera. Goizeko 9:00tan dago iragarrita Loiditik edo Bordaberritik irteera. Zuzenean joango dira Aralar aldera eta San Migeleko parajean egingo dute hamaiketako ederra. Ondoren, Leitzara abiatuko dira eta Iñaki Perurena harrijasotzaileak eraikitako Peru Harri museoa bisitatuko dute. Bukatzeko, Lekunberriko Mugiroko Bentan bazkalduko dute.
Publicidad
Autobusa Auzo Elkartearen kontura da eta bazkaria norberak ordaindu beharko du. Joateko asmoa dutenek lehen bait lehen Auzo Elkarteko komisioko edozeinekin kontaktuan jarri behar dute (edo 649 493 920 telefonoan (Amaia). Izena emateko azken eguna, abuztuaren 26a.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión