Hernani

Jabetze Eskolak 13 ikastaroko eskaintza aurkeztu du udazkenerako

El Diario Vasco

Hernani.

Jueves, 4 de septiembre 2025, 20:17

Hernaniko emakumeentzako Jabetze Eskolak aurkeztu du aurtengo udazkenerako prestatu duen programazioa, Berdintasun sailaren eskutik. Izen-ematea datorren asteazkenean (hilak 10) irekiko da, hilaren 24a arte.

Publicidad

13 ikastaroko eskaintza izango da, urtetako ibilbidea egin duten ikastaroekin eta nobedadeekin osatua. Jabetze Eskolaren filosofia eta helburuekin bat egiten dute ikastaro guztiek: «Hernaniko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Emakumeok geure eskubideen jabe egiteko, gure bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa. Emakumeon ahalduntze prozesuan eragiteko, gure errealitatea ikuspegi feministatik aztertuko dugu eta errealitate hori aldatzeko tresnak eskuratuko ditugu, jendarte bidezkoago baterantz urratsak emateko».

Aurten, emakume zaintzaileei zuzendutako eskaintza berezia egin da. Kontxi Lopez Soriak gidatuko ditu saioak, profesionalki edo bestela zaintza lanetan aritzen diren emakumeei zuzenduak. «Gure burua ongi zaintzen eta maitatzen ikastea» izango da talde egonkor honen helburua. Ikasturte osoko eskola izango da.

Ikasturte berriari ekiteko, Leokako labaderoan ekitaldia izango da hilaren 26an. Oraingo honetan, emakumen ahotsak izango dira protagonista Goiz Eguzkiko emakumeen eta Donostiako Emakumeen Etxeko Ederlezi abesbatzen kontzertuarekin. Ixiar Zubimendik eta Bettina Aragonek gidatutako bi abesba-tzak emakumeek osatzen dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad