Gonbidatuen artean, Otxandioko dantza taldeak bere emankizuna egin zuen Ondarreta herri eskolako aterpean. ARIZMENDI

Andoain

Urkik jaialdi polita ospatu zuen beste herrietako hainbat gonbidatuekin

Ekitaldi nagusia Ondarreta herri eskolako aterpera lekualdatu zuten goizean egindako euriagatik

María Cortés

Andoain

Lunes, 2 de junio 2025, 20:39

Urki dantza taldeko dantzariekin, Olagain Udal txistulariekin eta Musika Eskolako akordeoilariekin batera, Azkain, Oiartzun eta Otxandioko dantza taldeak, Hernaniko txalapartariak, Lizarra eta Debako gaiteroak, eta, Gasteizko txistulari eta akordeoilariak topo egin zuten igandean, 35. Andoaingo Euskal Jaialdian.

Publicidad

15 urte bitarteko neska-mutiko gonbidatu ugarik hurbildu ziren herrira hitzordu honetan parte hartzera. Mimoz antolatutako ekitaldiak, baina, eguraldi goibelarekin egin zuten topo. Goizeko lehen orduetatik euria izan zen herrian, eta horrek eguneko ekitaldi nagusia lekualdatzera eraman zituen antolatzaileak: Goikoplazan egin beharreko ekitaldia Ondarreta Herri Eskolako aterpean egin zuten azkenean. Tartean, herriko elkarte batzuk, On-tza, Belkoain Berri, Irunberri, Peña Sta. Krutz eta Kotoi, hamaiketako eskainiko zieten parte-hartzailei. Eguerdian, antolatu bezala, herriko dantzarien familien etxeetan nahiz Andoaingo elkarteetan bazkaldu ostean, Zumea plazan eman zioten bukaera arratsaldean jaialdiari, Jeiki Hadi taldearen erromeriarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad