90 urte zurekin | Andoain
Ion Beloki Arruti: «Basterok herria kokatu du, gure Guggenheim txikia da»Pilotari, bertsolari eta musikaria, Andoain kanpotik iristen direnekin eskuzabala den herri bizia dela dio, kirol eta kultur eskaintza zabalarekin
H
erri guztiek badituzte hainbat 'saltsero', kultur, kirol edo/eta gastronomia elkarteetako kideak, herrian antolatzen diren ekimenetan buru-belarrri lan egiten dutenak. Bada, horietako bat da Ion Beloki Arruti. Irakaslea ofizioz, Andoaingo Punttuka bertso eskolako arduraduna da, Gazteleku pilota eskolan pala sekzioko delegatua, eta Malkogarriyak musika taldeko kidea. Aurretik Ingo al deu taldean ere ibilia da, «urtean 60 kontzertu ematera iritsi ginen», gogoratzen du. Zazpi urtez ibili zen Euskal Herri osoan, taldea uztea erabaki zuen arte. «Orain beste era batera jotzen dugu, askoz lasaiago, hamar kontzertu edo eskaintzen ditugu urtean, baina oso gustura egiten dugun zerbait da. Gainera ikaragarria da jendeak nola erantzuten duen Andoainen jotzen dugun bakoitzean».
Bertso eskolan ere gustura dabil. «Zazpi haur dabiltza eta beste hainbeste gaude talde eragilean, ekintzak antolatzen». Azken Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzera ere animatu zen, baina ez aurtengoan, «txapelketek beste maila bat dute; niri lagunartean kantatzea gustatzen zait, bertso-poteoetan ibiltzen naiz... gauza herrikoiagoak direnean disfrutatzen dut batez ere». Baita pilota eskolan, non «mugimendu asko» dagoela aitortzen duen. «Eskuz ibiltzen diren haur asko ditugu. Betidanik izan da eskola potentea herrian».

ANDOAIN
Comarca:
Buruntzaldea
Habitantes:
14.783
Euskaldunes (2021):
57,03 %
543,69 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
8,6 %
Renta personal (2021):
21.747 €
Altitud:
65 m.
Superficie:
2.719 Ha

ANDOAIN
Buruntzaldea
Comarca:
Habitantes:
14.783
Euskaldunes (2021):
57,03 %
543,69 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
8,6 %
Renta personal (2021):
21.747 €
Altitud:
65 m.
Superficie:
2.719 Ha

ANDOAIN
Comarca:
Buruntzaldea
Habitantes:
14.783
Euskaldunes (2021):
57,03 %
543,69 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
8,6 %
Renta personal (2021):
21.747 €
Altitud:
65 m.
Superficie:
2.719 Ha

ANDOAIN
Comarca:
Buruntzaldea
Habitantes:
14.783
Euskaldunes (2021):
57,03 %
543,69 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
8,6 %
Renta personal (2021):
21.747 €
Altitud:
65 m.
Superficie:
2.719 Ha
Izan ere, Andoainen kirol talde asko daude eta «ekintza asko antolatzen dituzte, batez ere asteburuetan», dio. Horregatik uste du herri bizia dela Andoain, nahiz eta azken urteetan gaueko mugimendua galdu den. «Gazteek Donostiara, Tolosara edo orain Hernanira joateko joera dute». Azken hilabeteetan herrian zabaldu diren janari lasterreko multinazionalak ere, jendea herritik urruntzen ari direla kexu da. «Eta hemen non jan badago, ongi gainera». Kaleetan euskara gutxi entzuteak ere penatzen du, «herritaren %20k bakarrik hitz egiten dugu», azken urteetan aldatu ez den portzentaia.
Herri ezezaguna da askorentzak Andoain, «autobidetik ikusten dute, baina ez dira inoiz sartu». Puntu honetan, Bastero kulturgunearen garrantzia azpimarratzen du, «gauza asko antolatzen dira bertan eta herria kokatzen lagundu du». Askok beraien «Guggenheim txikia» bezala ezagutzen dutela aitortzen du.
Edozein lekutara joaten dela, Ion Belokik harro dio andoaindarra dela. Izan ere gauza on asko ditu bere herriak. «Hemen jendea oso irekia da, edozein etortzen denean eskuak zabalik hartzen dugu». Inguruko herriekin ongi komunikatuta dago, eta hainbat txoko polit ditu, «goiko plaza hau eta bere inguruak, eta herria inguratzen duten mendiak; Leizaran bailara edo Goiburu auzoa». Eta Santakrutz jaiak, datorren astean ospatuko dituztenak. Jai batzordean urteak eman ditu, eta ezbairik gabe dio herritarrek gehien bizi dituztenak direla, «San Juanak baino gehiago, kalean bizi diren festak dira eta oso giro polita sortzen da».
Honela da nire herria
- Nolakoa da Andoain?
- Bizia, kultur eta kirol eragile asko ditu, ekintza asko antolatzen dituztenak.
- - Zein da bertan bizitzearen alde onena?
- Herri oso irekia da, edozein etortzen denean eskuak zabalik hartzen dugu. Gainera oso ondo komunikatuta dago inguruko herriekin eta autobidea ere bertan dugu.
- - Eta okerrena?
- Bi zati nabarmentzen dira, goiko aldea eta behekoa. Jendeari askotan kosta egiten zaio Goiko plaza ingurura joatea..
- - Zein da zure herriko txokorik politena?
- Goiburu auzoa, ama bertakoa dut eta lotura handia dut ingurune honekin.
(88tik 12.a)