Miren Echeveste eta Josebe Araña. F. DE LA HERA

Bi jarduera Irungo gazteek udan euskeraz mintzatzeko

Udagiro programara eta errefortzuko klaseetara apuntatzeko epea hilaren 26an bukatzen da

Jueves, 13 de mayo 2021, 00:38

Irungo Udaleko Euskera arloak berriro martxan jarri ditu gazteek udan euskeraz mintzatzeko bi egitasmo: Udagiro programa eta errefortzuko klaseak. Izen-ematea hilaren 26an bukatzen da. Horretarako, www.irun.org/euskara webgunean eskaera egin behar da eta jardueretan parte-hartzea doakoa da.

Publicidad

Alde batetik, Udagiro programa beste herrialde edo autonomia erkidegoetatik Irunera duela gutxi iritsitako gazteei zuzendutako proiektua da, 2007. urtean martxan jarritakoa. Bertan, jarduera ludiko eta dibertigarrien bidez euskeraren erabilera sustatzen da. Honekin, udan jarraipena eman nahi zaio euskeraren inguruan ikastetxeetan egiten den lanari.

Ekimenean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako maila guztietako ikasleek parte hartzeko aukera dute. Bi txanda egongo dira: uztailaren 2tik 23ra eta abuztuaren 4tik 25era, 10.00etatik 12.00etara. 15 laguneko sei talde egongo dira, hiru hilabete bakoitzean.

«Harremana ez galtzea»

Bestetik, errefortzuko euskera klaseak 2020an jarri ziren martxan, Covid-19ak eragindako pandemiagatik eskolak bertan behera geratu ondoren. Jarduera hau martxan jarri zen Irungo familia askok oso harreman txikia edo batere harremanik ez dutela euskararekin kontuan izanik.

Programa hau Bigarren Hez-kuntzako ikasleei bakarrik zuzenduta dago eta 15 laguneko 10 taldeak lau txandatan antolatuak egongo dira: uztailaren 5etik 16ra, uztailaren 19tik 30era, abuztuaren 2tik 13ra eta abuztuaren 16tik 27ra, 15.00etatik 17.00etara.

Publicidad

Miren Echeveste eta Josebe Arañaren esanetan, Euskera arloko arduraduna eta teknikaria, hurrenez hurren, «jarduera hauen bidez hizkuntza-edukien transmisioa indartu nahi da. Helburua gazteei laguntza eskaintzea euskeraz hitz egiteko orduan eta hizkuntzarekiko harremana ez galtzea da».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad