Aurtengo Euskara Arloaren lan-ildo estrategikoak aurkeztu zituen Miren Echeveste ordezkariak. F. DE LA HERA
Irun

Hirugarren Euskaraldia eragileekin iaztik prestatzen dago Euskara Arloa

Pandemiak areagotu dituen harreman digitaletan euskarak pairatu duen «sekulako atzerakada»-ri aurre egiteko lanean ari da

Miércoles, 20 de abril 2022, 23:25

Euskara arloak bere helburuak lortzeko urte honetan jarraituko dituen lan-ildo estrategikoen berri eman zuen atzo Miren Echeveste udal Euskara ordezkariak. Helburu nagusitzat «Irungo udalean zein herrian euskararen erabilera sustatzea eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzen direla ziurtatzea» aipatu zuen.

Publicidad

Bide horretan, «funtsezkoa da udaleko arlo guztiek eta euskararen aldeko gizarte eragileek indarrak batzea, zeharkako lan-ildoak ezarriz eta ekintza zehatzetan elkarrekin lan eginez». Elkar lan horretarako «Irungo udalaren Euskara Aholku Batzordea lan-esparru zoragarria» dela esan zuen Echevestek.

Helburu nagusia beti ere kontuan izanik, «legegintzaldi honetako xede estrategikoetako bat izan da Kalean Bai plana biziberritzea. Gazteekin lan egiten duten kirol, kultura eta aisialdiko elkarte asko daude Irunen eta, kasu gehienetan, euskararekiko konpromisoa partekatzen dute, baina askotan bakarrik sentitzen dira». Horregatik komunitatea sortzea, elkarteen arteko saretzea sustatu eta planari atxikitako zerbitzu-katalogoa berritu da «eta formakuntzak txertatzeko fasean gaude».

Udal barruan parekagarri liteke euskararen erabilera normalizatzeko planaren azken hilabeteak dira (2018-2022 eperako onartua) eta Echevestek zoriondu nahi izan zituen «beren arloetan euskararen erabilera sustatzeko ardura bere gain hartzeko aurrera pausoa eman duten langileak», baita beste udal aroletatik euskararen alde garatu diren ekintzak.

Euskaraldia eta parkeak

Kalean euskara sustatzeko ekin-tza planari dagokionez, aurrera doazen hainbat programa (Solas Jolas, Euskararen Hilabetea, Euskararen Nazioarteko Eguna, Laburbira, Familia Ola, Udagiro, errefortzu eskolak) eta dirulaguntza (Euskaraz Baietz, Gu ere Bertsotan, hizkuntza-paisaia, ikasteko bekak, Lannahi...) aipatu zituen, baina Euskaraldiari eta sortu berri den Haurrak parkean programari eskaini zien arreta gehien.

Publicidad

Aurtengo Euskaraldia hirugarrena izango dela gogoratu zuen Euskara ordezkariak. «Lanketa-prozesu luzea izan du; iaz hasi ginen Euskaraldiaren inguruko hausnarketa partekatua egiten, Euskara Aholku Batzorde bereziak deituz, eta lanketaren emaitzak maiatzetik aurrera ikusiko ditugu».

Haurrak Parkean ekimenaren bitartez, «begiraleak eramaten ditugu Irungo parkeetara, hor jolasean dabiltzan haurrak euskaraz jolastera animatzeko, modan dauden talde-jolasen bitartez». Nabarmendu zuen bi ekimen hauek «ohiko jardueretara hurbiltzen direla, gure eguneroko bizitzan hizkuntza-ohiturak aldatzera bultzatzeko».

Publicidad

Bukatzeko, pandemiak eragin duen «sekulako atzeraka» aitortu zuen Echevestek. Harremanen digitalizazioan, «teknologia berrietan, hizkuntza hegemonikoak gailentzen dira eta euskararekiko esposizio-maila oso txikia izan dugu».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad