Arma Plazan eguerdian egingo dute dantza Muxiko Eguneko partaideek. F. De lA Hera
Hondarribia

500 dantzari inguru bilduko ditu igandeko Muxiko Egunak

Bosgarren edizioko egitarauaren hitzordu nagusia Arma Plazan izango da 12:00etan

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Viernes, 12 de abril 2024, 20:05

Zumardikoak eta Lagun Artean elkarteek antolatuta, igandean Muxiko Eguna ospatuko da bosgarrenez Hondarribian. Ardoran egingo den bazkarian 350 lagun egongo direla jakin da, baina ... hoiek baino gehiagok egingo dute dantza herriko zenbait lekutan, 500 inguruk. Joan den urtean, euria zela eta, Soroetako frontoian egin behar izan zen Muxiko Eguna baina oraingoan eguraldiaren iragarpena ona da.

Publicidad

Izaskun Moyua da antolatzaileetako bat eta Damarrin egindago aurkezpenean esan zuenez, «Euskal Herriko leku askotako jendea etorriko da. Noski inguruko herritakoak, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Donostia, Bera edota Lesaka, bai eta Gipuzkoako beste herrietakoak ere, baina Bizkaiatik (Bilbo, Sopela eta Zaldibar), Nafarroatik (Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Zizur), Arabatik (Gasteiz eta Agurain) eta Iparraldetik (Miarritze eta Urruña) ere etorriko dira».

Egitarau zabala izango dute iganderako: «goizeko 11:15ean elkartuko gara Damarrin eta hasiko gera zazpi jauzi bat dan-tzatzen. 11:30ean arrankada hasiko da, Damarritik Arma Plazaraino, lau trikitixa talderekin: Auntza Trikitixa Eskola, Maltzeta Taldea, Jeiki Hadi eta erraldoien taldea. Erraldoiak berak ere gurekin igoko dira».

Txalaparta doinuak

Gorako bidean txalapartaren doinua entzungo dute Udaletxe parean eta Arma Plazara iristerakoan ere. Bertan, Jeiki Hadi taldearekin muxikoak eta beste dantzak egingo dituzte. Arratsaldeko 13:15ak aldera Portura joko dute eta, ondoren, Ardora jatetxera. Bazkari herrikoiaren ondorengoa Jeiki Hadik girotuko du eta azkenik kiroldegiko pistan Patxi Pérez eta Konpaniarekin dantza saio haundia egingo da. Eguna bukatzeko, 19:30ak aldera, «polikiroldegi kanpoan mutil dantza egingo dugu».

Publicidad

Zumardikoak Elkarteko José Ramón Mutuberriak azpimarratu nahi izan zuen «bi elkartek antolatzen dugula Muxiko Eguna, baina Udalaren laguntzarekin eta eskerrak eman behar zaizkio».

Ortzi Alonso Kultura zinegotziak ere eskerrak eman nahi izan zizkien antolatzaileei, bai eta zoriondu ere «egiten duten lanagatik eta euskal kulturari egiten dion auspoagatik. Udalaren babesa dute eta izaten jarraituko dute».

Argitu zuen nola «bazkaria modu batean antolatu behar den baina eguneko beste hitzordu guztiak jendearentzat irekiak daude, denak daude gonbidatuak».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad