Soraluze
'Munduko ipuinen eguna' ospatuko dute irailaren 28an egun osoko egitarau batekinJ. L.
soraluze.
Miércoles, 28 de agosto 2024, 19:14
Soraluzeko Udalak eta Pil-pilean euskaltzaleen elkarteak 'Munduko ipuinen eguna' antolatu dute irailaren 28rako, beti ere, «kultura eta hizkuntza-aniztasuna balioan jarriz munduko hizkuntzak eta kulturak ezagutzera eman eta soraluzetarron artean harreman-sareak sortzeko» helburuekin.
Publicidad
Jardunaldia egun osoko egitarau batekin ospatuko da eta Udaletik aurreratu dutenez «ipuinek kalea hartuko dute».
Izan ere, «herriguneko hainbat txokotan izango dira ipuin-kontaketak hizkuntza ezberdinetan, hala nola, arabieraz, gazteleraz, azeriz, katalanez eta euskaraz». Ipuin-kontaketez gain, liburu-azoka eta liburutegi txokoa ipiniko dira, eta ipuin-bazkaria ere egingo da Arriogain elkartean.
Edonola ere, irailaren 28rako antolatutako 'Munduko ipuinen eguna' ez da egun bakarrera mugatuko: «ikasturtean zehar jarraipena izango du 'Mila eta hamaika ipuin' munduko ipuinen ziklo herritarrarekin».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión