Borrar
Itziar Agirre Soraluzeko paisaiarik esanguratsuena bistaratzen duen pasealekuan, Deba ibaiaren ondoan. iñigo arizmendi
Soraluze | 90 urte zurekin

«Gurea baino itsusiagoak diren herri asko daude»

Herrigintza. Beti laguntzeko prest, Itziar Agirrek Soraluzeko bizitza sozialaren zentro neuralgiko nagusietako bat den denda kudeatzen du

Igandea, 20 uztaila 2025, 00:17

Comenta

Saltsa guztietako perrexila, Itziar Agirre oso gaztea zela murgildu zen Soraluzeko jai batzorde ezberdinetan eta 16-17 urte zituela herrian eratu zuten Beti Prest izeneko aurreneko aisialdi taldeko begirale izan zen.

Hortik aurrera, haur eta helduen danborradak berreskuratu zituzten batzordeetan, haur eta gurasoen mendi irteerak antolatzen zituen batzordean edota guraso elkartean egin du bolondres lana. Azken batean, «etxeko umeak izan diren toki guztietan egoten ahalegindu naiz», aitortzen du.

Bestalde, Itziar Soraluzeko bizitza sozialaren zentro neuralgiko nagusienetako bat den Iratxo goxodendaren arduraduna da. Esan beharrik ez dago bere establezimendutik ere «eskatzen didaten herriko edozein gauzarako» laguntzeko prest dagoela.

Gaur egun Iratxo gozoki-denda dena bere amak, Maria Jesus Arrizabalagak, ireki zuen orain dela 35 bat urte. «Nire aitxitxa Jose Arrizabalaga iturgina zen eta erretiroa hartu zuenean bere langile bati laga zion negozioa. Baina 1988ko uholdeetan urak hartu zuen lokala, berritu zuen eta berriro ez alokatzea erabaki zuen; familiako baten bati ondo etorri ahal zitzaion. Hala, 'denda berria' bezala ezagutu zen gozoki-denda ireki zuen bertan nire amak», kontatzen du Itziarrek.

SORALUZE (P. de las Armas)

Comarca:

Bajo Deba

Habitantes:

3.727

Euskaldunes (2021):

58,27 %

Densidad población:

265,64 hab/km2

Tasa de paro (2023):

10,8 %

Renta personal (2022):

21.931 €

Altitud:

111 m.

Superficie:

1.403 Ha

SORALUZE (P. de las Armas)

Bajo Deba

Comarca:

Habitantes:

3.727

Euskaldunes (2021):

58,27 %

Densidad población:

265,64 hab/km2

Tasa de paro (2023):

10,8 %

Renta personal (2022):

21.931 €

Altitud:

111 m.

Superficie:

1.403 Ha

SORALUZE (P. de las Armas)

Comarca:

Bajo Deba

Habitantes:

3.727

Euskaldunes (2021):

58,27 %

Densidad población:

265,64 hab/km2

Tasa de paro (2023):

10,8 %

Renta personal (2022):

21.931 €

Altitud:

111 m.

Superficie:

1.403 Ha

SORALUZE (P. de las Armas)

Comarca:

Bajo Deba

Habitantes:

3.727

Euskaldunes (2021):

58,27 %

Densidad población:

265,64 hab/km2

Tasa de paro (2023):

10,8 %

Renta personal (2022):

21.931 €

Altitud:

111 m.

Superficie:

1.403 Ha

Bere ama «beti izan da mundu guztiari laguntzekoa eta etxean hori ezagutu dugunez, nire ahizpa eta biok gaztetatik aritu ginen dendan laguntzen». Gainera, «futbolina zegoen bertan eta gure lagunak ere hantxe izaten ziren arratsalde pasa», aitortzen du 1998an amak irekitako negozioaren ardura hartu zuen eta Iratxo izena ezarri zion emakumeak.

Une hartan aldizkariak, egunkariak eta hainbat gauza gehiago saltzeari ekin zion eta lokala txiki geratu zitzaionez gaur egun Plaza Berrian eskolarako materialak edota opariak ere saltzen dituen lokalera eraman zuen denda orain dela zazpi urte.

Herrian antolatutako ekintzaren baterako sarrerak saldu behar direla; umeren batek kalean kolpea hartzen duela eta gurasoak bistan ez daudenez tirita bat behar duela; baten batek zerbait gordetzeko beharra duela... soraluzetarrek badakite nora jo, Iratxo gozoki- dendara. «Hori beti izan da gustura egin dugun lan bat; herriari egiten diogun ekarpen bat bezala ikusten dugu», azaltzen du.

«Soraluze itsusia?; ez da egia»

Soraluzetarrek beti entzun behar izan dute beren herria zulo batean sartuta dagoela eta zatarra dela baina Itziar ez dago batere ados baieztapen horrekin. Berak argi dauka Soraluzek «bazter polit ugari eta mendi ingurua ederra» dituela.

Itziarren ustetan, «Soraluze ez da herririk politena izango baina askoz zatarragoak diren herri asko daude». Berarentzat, itsusia dela esaten dutenek ez dute herria begiratzen begiratu behar diren begiekin: «Aspaldi jarri ziguten herri zatarra izatearen 'sanbenitoa' baina hori ez da egia eta horretaz jabetzeko onena Soraluze eta soraluzetarrak ezagutzera etortzea da», amaitzen du.

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke Soraluze?

– Deba ibaiak zeharkatzen duen, mendi artean dagoen eta bizitza handia duen herri txikia da gurea.

- – Zer da Soraluzen bizitzearen onena?

– Oso herri partehartzailea dela. Baliabide gutxi izanda, imaginazioa eta talde-lana garrantzitsuak izan dira herrian eta horretara ohitu gara.

- – Eta txarrena?

– Zerbitzu asko faltan ditugula. Bestalde, gauzak egiten ari dira baina herrian badugu oraindik zer konpondu.

- – Zein duzu herriko lekurik maiteena?

– Erdigunea, 'Gila' zubixa, erreka ingurua eta herriaren arnasgunea den mendigaina.

(88tik 76.ena)

Eta hurrengo igandean... Tolosa

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gurea baino itsusiagoak diren herri asko daude»