Soraluze
Belako, Idoia eta Garraio taldeen kontzertuak gaur SoraluzenE. A.
Viernes, 25 de julio 2025, 21:04
Santa Ana jaien egitaruak aurrera darrai. Gaur, goizean Soraluzeko gaiteroen diana eta ondoren, zezenetan egongo dira. Gero, indarrak berreskuratzkeo salda eta txorizoa Arrano elkarteak eskainita Plaza Zaharrean. Herri mailako bakailo lehiaketa antolatu da Plaza Zaharrean. Goizeko 11:30ean, puzgarriak egongo dira frontoian. Eguerdiko 12:00etan berriz, Meza Nagusia izango da, Diadar txistulari taldeak giroturik, eliz-parrokian. Ondoren, Arrasateko gaiteroen eta Gariband taldearen kalejira, herrigunean eta apar festa, frontoian.
Publicidad
Arratsaldean, puzgarriak izango dira, frontoian eta zezenak aterako dira, Arrasateko gaiteroek eta Gariband taldeak alaituta. Latuna Bando txarangarekin kalejira, herrigunean. Palestinar herriarekiko elkartasun argazkia: 'STOP genozidioa', Plaza Zaharrean.
Soraluze open air RCTM Musika elektroniko jaialdia, kiroldegiko terrazan. Larrain dantza, Plaza Zaharrean. zezen suzkoa, herrigunean. Garraio taldearen kontzertua, Zubi Nagusian. Idoia taldearen kontzertua, Plaza Zaharrean. Belako taldearen kon-tzertua, Zubi Nagusian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión