Oihana Kortazar nagusi Zamorako 'Ultra sanabria' lasterketan
Bi aste barru Trail Azores frogan parte hartuko du
A.GORRITIBEREA
MUTRIKU.
Miércoles, 21 de octubre 2020
Oihana Kortazar mendi korrikalaria bere onenean dago berriro izan dituen lesio guztiak adore handiz gainditu ondoren, eta horren lekuko urriaren 16, 17 eta 18an Zamoran jokatu den 'Ultra Sanabria' frogan lortu zuen garaipena. Hiru egunetan egin beharreko 110 kilometroak, 11 ordu eta 44 minututan egitea lortu zuen, joan zen urtean irabazle izan zen Aroa Siori galiziarrari 45 minutuko aldea atera ondoren. Hiru egunetako batuketa ezik, egun bakoitzeko denbora onenak ere berak lortu zituen.
Publicidad
Erronka nagusia ordea hamabost egun barru izango du Azores uhartean jokatuko den Trail Azores frogan, izan ere lau etapa izango baititu, Golden Trail Championship-erako puntuagarria izango da eta ondorioz, munduko mendi korrikalari hoberenak bertan izango dira. Helburua zein den argi badu ere, Zamorako garaipenak, hil honen hasieran La Palman jokatu zen 'Reventon Trail' frogan galdu zuena eskuratzeko baliogarria gertatu zaio, izan ere 44 kilometro egin ondoren, Gisela Carrión gertatu baizen garaile eta Oihana bigarren 39 segundotara, ikaragarria benetan.
Frogetan parte hartzeko entrenamendua behar da ordea, eta hor ez du hutsik egiten Oihanak inondik ere, ezta Mutrikun martxan duen Oreka zentroa atenditzea ere, beraz eskubete lan eta hala eta guztiz emaitza oso onak lortuaz eta lortuko dituenak.
Mendizale helduen ibilaldia
Atzoko egunez itxi zen epea igandean burutuko den 34. Mendizale Helduen Ibilaldian parte har-tzeko, eta guztira 21 lagun zeuden apuntatuak. Gogoratu 15 kilometroko ibilaldia dela plantea-tzen dena Mutrikutik barrena, baina distantzia soziala behar bezala bete dadin irteera goizeko 8:00ak eta 8:30ak bitartean gauzatuko da. Ibilaldia berriz honakoa izango da; Mutriku-Ondabarro-Abeletxe-Arno-Bandera-Kanpanzar-Ormola-Apain-Kalbaixo-San Juan-Talaixa-Mutriku.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión