Mutriku
Bost mutrikuar lehiatuko dira Miruaitzen gaur abiatuko den Jai Alai League-ko txapelketanJueves, 10 de julio 2025, 20:28
Zesta puntako Jai Alai League-ra batu ondoren, Mutrikuk zestako liga profesionaleko bere aurreneko txapelketa ofiziala hartuko du gaurtik aurrera.
Publicidad
Lehen aldiz Jai Alai Leaguerako puntuagarria izango den Mutrikuko Master Seriesaren partidak (gizonezkoetan zein emakumezkoetan) uztailaren 11, 18 eta 25ean jokatuko dira (20:00etan hasita) Miruaitz frontoian.
Edonola ere, nabarmentzekoa da Mutrikuko Master Series honetan herriko bost pilotari arituko direla. Horien artean 2024ko urtarrilaren 12an Euskadiko Txapelketa jokatzen lesionatu zen eta urte t'erdi kantxetatik kanpo egon den Eneritz Lizardi izango da.
Berarekin batera, Oaia Otaño, Eñaut Urreisti, Mikel Mancisidor 'Manci' eta Ekaitz Mendizabal 'Goixerri' mutrikuarrak arituko dira lehian beren herriko txapelketa ofizialean.
Gaurko jaialdia
Mutrikuko Master Series gaur bertan abiatuko da, ligaxkako aurreneko jardunaldiarekin. Miruaitz frontoian ostiral honetan jokatuko den jaialdian bi partida ikusteko aukera izango da.
Hasteko, Elaia eta Romane osatutako bikoteak Ihart eta Oaiaren kontra neurtuko ditu indarrak.
Emakumezkoen partida horren ondoren, Barandikak eta Ibarluzeak 'Goixerri'-Del Rio bikotea izango dute aurkari.
Publicidad
Aurreneko jardunaldi honen ondoren, Mutrikuko zesta puntako txapelketa ofizialak hilaren 18an izango du jarraipena, ligaxkako bigarren jardunaldiarekin. Egun horretan ondorengo bikoteak aterako dira kantxara: Emakumezkoetan, Maite-Eneritz eta O. Sorozabal-Maia; eta gizonezkoetan Urreisti-Zabala eta Goitia-'Manci'.
Pilota jaialdi bakoitzerako sarrerak aurrez eros daitezke, 15 eurotan, Interneteko https://mutriku.i2a.es/Cronosweb loturaren bitartez (Miruaitzeko leihatilan 17 eurotan salduko dira).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión