Bistan. Gaurtik, eta datorren hamaika egunetan, partehartzaileek papar-hegaletan azaldu behar dute bere txapa. FÉLIX MORQUECHO

Euskaraldiarekin, txapak bistan!

Gaur hasten den ekimenak hamaika egunetan euskaraz bizitzeko ariketa proposatzen du

Viernes, 23 de noviembre 2018, 00:16

Denbora asko pasa da lehen aldiz aurkeztu zenetik baina azkenean Euskaraldiari hasiera eman diogu. Gaur txapak bistan jarri behar dira, arropen papar-hegalak 'belarriprest', 'ahobizi' eta 'bihotzgoxo'-z bete behar dira eta hamaika egunez eutsi behar zaio erronkari.

Publicidad

Atzoko bezpera ez zen makala izan eta izen-emate prozesuak arazo teknikoren batekin topatu zen. Horregatik azken orduko datuak ez dira zuzen zuzenak izango baina parte-hartzearen ideia bat ematen dute. Eibarren 2.018 pertsonek eman dute izena 'ahobizi' izateko, 728 izango dira 'belarriprest' eta 344 'bihotzgoxo'. Hauei gehitu behar zaizkie atzoko azken parte-hartzaileak, eta baita gaur eta hurrengo egunetan gehitu nahi duten guztiak. Guztira, 16 urtetik gorako 3.000 pertsonak baino gehiagok izena eman dute Eibarren Euskaraldian 'praktikatzeko'. Gehienak 'ahobizi' izango dira, euskaraz dakitenak eta euskaraz hitz egingo dutenak uler-tzen duten denekin. Aurrean topatu ditzakete 'belarriprest' txapa daramatenak. Hauek ulertzen dute, nahiz eta hitz egiteko segurtasun osoa ez eduki. Hauek, entzuteko prest daude, eta egoeraren arabera aukera dute euskaraz edo erderaz erantzuteko. Jarrera hauek hamaika egunetan esparru guztietara zabaldu nahi dira, eta horrela hizkun-tza ohiturak aldatu daitezkela frogatu. Euskaraldia ehunka herrietan ospatuko da eta guztietan 'ahobizi' eta belarriprest' rolak egongo dira. Baina Eibarrek badu bere berezitasuna eta hori 'bihotzgoxo'-etan dago. Hauek euskaraz ulertzen ez dutenak dira, baina hizkuntza erabiltzeari trabak jarriko ez diotenak, eta hori bere txaparekin azalduko dute.

Bazkaria Euskaraldia ixteko

Hamaika egunak abenduaren 3an bukatuko dira, Euskararen nazioarteko Egunean bertan. Astelehena izanda, 2an antolatu da herri-bazkaria Untzagako karpan. 14:30ean izango da eta jarraian erromeria egingoda Iratzar taldearekin. Tiketak 10 eurotan (7 euro umeentzat) saltzen dira Xania, Tarte, Guridi, Kultu eta Eta Kitton. 'Hau hasiera besterik ez da' lelopean, abenduaren 3an horma-irudia osatuko da Untzagan eta Euskaraldiaren esperientziak plazaratuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad