Goierri Serinoski saskibaloi taldea.

Urretxu

«Taldea hazten ari da, eta argi utzi du lehiakorra izateko baliabideak dituela»

Igandean etxean galdu arren, Goierri Serinoski taldearen lanarekin oso gustura azaldu dira entrenatzaileak

Cristina Limia

Urretxu

Martes, 18 de noviembre 2025, 20:10

Goierri Serinoski saskibaloi neska taldearen entrena-tzaileek jokatutako azken partidaren berri ematen dute. Hitzordua Aldirin izan zen, igandean, Decoramik ISB-ren aurka, eta 33-80 emaitzarekin galdu zuten lehia urretxuarrek. Baina emaitzaz harago, errendimenduko infantil taldeak kantxan bizitako une onak, talde-lana eta jokalariek erakutsitako aurrerapausoak nabarmendu nahi dituzte. «Partidaren hasiera zaila izan zen gure neskentzat, aurkariaren erritmo bizia pairatu zuten eta lehen laurden gogor bat jasan zuten. Hala ere, taldeak ondo erantzun zuen bigarren (11-14) eta hirugarren (11-17) laurdenetan, izaera, talde-lana eta joko oneko uneak kateatuz», azaltzen dute. «Azken laurdenean, nekea pilatzen hasi zen eta aurkariak aldea handitu zuen. Hala ere, Goierri Serinoskik taldea hazten ari dela eta datozen hitzorduetan ondo lehiatzeko baliabideak dituela argi utzi digu», balioan jartzen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad