Urretxu
C1 mailako udako ikastaro trinkoa udal euskatelgianEl Diario Vasco
urretxu.
Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:32
Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegiak zabaldu du jada C1 mailako udako euskara ikastaro trinkoan izena emateko epea. Ikastaroak 84 orduko iraupena izango du eta ekainaren 25etik uztailaren 24ra luzatuko da. Eskolak goizez emango dira, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era. Matrikulak 97 euroko kostua izango du. Ikasleek, langabeek eta lanik egiten ez duten pentsiodunek %50eko deskontua izango dute. Interesdunek ekainaren 16ra arte izango dute matrikula egiteko aukera udal euskaltegira gerturatuta (Labeaga kalea, 40A), telefonoz 943 72 33 10 edo 628 811 062 zenbakietara deituta edo posta elektronikoz euskaltegia@uzue.eus helbidean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión