Gabonetako XXXIV. idazlan lehiaketa Urretxu-Zumarragan
F.J.A.G.
Viernes, 18 de noviembre 2022, 23:54
Zumarragan edo Urretxun ikasten duten eskola-umeek har dezakete parte lehiaketa honetan.
Publicidad
Bi talde bereiziko dira: A taldea: LHko 3.n. eta 4. mailakoak ; B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
Lanak euskaraz izango dira, eta gaiak honako hauek: A taldean: 'Opariak jasotzea ez da Gabonetako gauzarik garrantzitsuena'; B taldean: 'Bidaia hark zerbait irakatsi zidan'.
Neurri aldetik, arau hauek gorde beharko dira: A taldean: orrialde bat gehienez; B taldean: bi orrialde gehienez.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, idazlana idatzita dagoen orrian barrenean datu hauez azaldu beharko dira: izen-abizenak, ikastetxea, maila, helbidea eta telefonoa.
Idazlanak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean edo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean aurkeztu beharko dira, azaroaren 25a bitartean, hau barne.
Epaimahaiaren erabakia 2022ko abenduaren 16an, arratsaldeko 6etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean ezagutaraziko da, eta ekitaldi berean sari banaketa egingo da. Epaimahaia Zumarraga eta Urretxuko Kultura Batzordeek izendatuko dute.
Sariak honela banatuko dira: Bi taldeetan: 1. saria: diploma eta opariak; 2. saria: diploma eta opariak; 3. saria: diploma eta opariak
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta horrela erabakiz gero, sariak eman gabe gera litezke.
Publicidad
Saritutako lanak eta aipamen berezia jaso dutenak bi udalen webetan jarriko dira ikusgai. Sarituek bere lana berreskuratu nahi izanez gero urtarrilaren 31 arte izango dute aukera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión