Iñaki Mendiguren idazlea irakurle taldearen saioan izango da gaur liburutegian

'Haltzak badu bihotzik' berea den lana izango da aztergai oraingoan

F.J.A

Martes, 20 de diciembre 2016, 00:31

Zumarraga eta Urre- txuko euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko hirugarren saioa egingo du gaur, Urretxuko liburutegian, ohi bezala arratsaldeko 7etatik aurrera. Oraingo honetan, Ezkio-Itsasoko Iñaki Mendiguren idazlearen 'Haltzak badu bihotzik' liburua izango da hizketagai (Elkar argitaletxearen eskutik 1990ean kaleratua).

Publicidad

Saioa irekia da nahi duen jende guztiarentzat. Hori bai, ohi bezala «aurretik liburua irakurrita joatea lagungarria da». Aipagarria da liburua 1990ean argitaratu bazen ere, dagoeneko 15 argitaraldi egin dizkiotela.

Idazlea

Iñaki Mendiguren Bereziartu Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian jaio zen 1954an; filosofia eta Letretan lizentziaduna, irakaskuntza alorrean urte asko eman ondoren itzulpengintzan dihardu gaur egun. 'Elizen arteko Biblia' (beste itzultzaile ba-tzuekin elkarlanean, 1994), Alexis de Tocqueville ('Amerikako Demokrazia', 1995), Jonathan Swift ('Gulliverren bidaiak', 1997), David S. Williams ('Joko bikoitza', 1999), Jeremy Taylor ('Aitonaren hamaikakoa', 1999) edota J. K. Rowling (Harry Potter saila, 2000-2007) bezalako egileak itzuli ditu euskarara, beste askoren artean.

2002an Literatura Itzulpen Onenaren Euskadi Saria irabazi zuen 'Harry Potter eta sekretuen ganbera' (2001) obrarekin. 2012an 'Tom Sawyer-en abenturak' liburua itzultzeagatik Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Sarah Turtle emaztearekin batera. Bi eleberri eman ditu argitara: astearteko saioaren ardatzetako bat izango den 'Haltzak badu biho-tzik' (1990), urtebete lehenago Café Iruña Baqué Saria eskuratu zuena, eta 'Ilunkerako xuxurlak' (1999), urte bereko Irun Hiria Saria lortu zuena.

'Haltzak badu bihotzik' eleberriaren lanketa izango da saioaren ardatzetako bat, baina ez bakarra; izan ere, Iñaki ez da bakarrik egongo astearteko saioan. Sarah Turtle bere emazte eta lankidea ere alboan izango du. Sarah-k ingelera du ama-hizkuntza, baina euskaraz ere ederki moldatzen da. Elkarren osagarri dira, beraz, itzulpengintza jardun horretan, eta elkarlan horri buruz arituko dira saioan zehar, azken batean itzulpengintza baita Iñakiren jardun nagusietako bat gaur egun.

Publicidad

Hurrengo saioa

Irakurle talde honen gidaria den Gorka Azkatek hurrengo saioaren berri ere ekarri digu eta «aurreko urteetako ildo berari jarraika, 8 saio izango dituela aurtengoan ere euskarazko irakurle taldeko jardunak» esan digu. Hurrengo saioa urtarrilean izango dela, eta orduan ere ez dela idazlearen bisitarik faltako. Hain zuzen ere, Mikel Peruarena Ansa idazle eta kazetari ereñotzuarra izango da irakurle taldera gerturatuko dena, 'Su zelaiak' bere lan arrakastatsuaren gaineko azalpenak ematera. Aipatzekoa da lan horrek 2015eko Euskadi literatura saria irabazi zuela, nahiz eta idazleak sariari uko egin zion.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad