Ezkio

Urtarrileko lehen astean pasatuko dira gimnasioko 2024ko urte osoko kuotak

El Diario Vasco

Ezkio-Itsaso.

Martes, 19 de diciembre 2023, 21:22

Ezkioko Udaletik jakitera eman dutenez, urtarrileko lehenengo astean gimnasioko 2024ko urte osoko kuotak pasatuko dira. Erabiltzaileren batek baja eman nahi badu, abenduaren 29a baino lehen jakinarazi beharko du udaletxean. Txartelak automatikoki eguneratzen saituko gara baina norbaitek arazoak baditu sartzeko urtarrilean, udaletxetik pasatu beharko du.

Publicidad

Ipuin musikatuak

Gabonetako egitarau bereziaren baitan, Ameli eta Xirrikituen jostunekin ipuin musikatuak eskainiko dira urtarrilaren 4ean, udaletxeko ganbaran. Bi saio izango dira. Lehena, 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, 16:30ean izango da. Eta bigarrena, 7tik 12-13ra bitartekoentzat, 17:30ean. Saio bakoitza bukatutakoen mokadutxoa egongo da.

Ibur hipika kluba

Planez gainezka datoz gabonak Ibur hipika klubarentzat. Hala, larunbat honetan Eskola Kiroleko txapelketa izango dute Jaizubian. Datorren astean, abenduaren 26tik 29ra, berriz, galope azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa. Gero, abenduaren 30ean 1, 2 eta 3 galope azterketak; eta urtarrilaren 2tik 4ra TREC hastapenak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad