Luizia eta gero, errepidea moztuta geratu zen. GALILEA

Udalak eta lurraren jabeek erdibana ordainduko dute luziaren garbiketa

Matxinbentatik Zeariagako baserrira joateko bidea txukuntzeko lanak lehenbailehen hasiko omen dira

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso

Jueves, 11 de febrero 2021, 20:53

Bertsoz bertso Zeariagako baserrira joateko bidean gertatutako luizien ondorioz duten egoera latzaren berri ematen zuen orain dela egun batzuk Xabier Urbistondok, bideo baten bitartez. Etxera iristeko egin beharrekoak irudikatzen ditu bertan, egoera honetan daudela bi hilabete badirela ere gogoratzen du eta Ezkio-Itsasoko Udalak egoera honi konponbiderik eman ez izana ere salatzen du. Egoera honen aurrean eta bideoak izan duen zabalkundea ikusita, Udalak azken hilabeteetan konponbide bat bilatzeko asmoarekin eman dituen pausoak eta eskaini duen laguntza ere zerrendatu nahi izan ditu, herritar guztiei helarazitako idatzi baten bitartez.

Publicidad

Horrela, egin diren lan guztiak ez zerrendatzearren, 2019. urtetik aurrera egindakoak aipatu nahi izan ditu Udalak, hau da, agintaldi honetan burututakoak: «2019ko irailean Xabier Urbistondo etxe aurrean izandako luiziaren garbiketaren erdia Ezkio-Itsasoko Udalak ordaindu zuen, esan behar da Tomas Segurota sailetik etorri zela luizia, eta Segurota berak kudeatu zuela arazo hau», diote.

Bestetik, urtero Ezkio-Itsasoko Udalak bideak desbrozatzen dituela ere gogoratzen du, hauen artean Zeariagako bidea ere kokatzen delarik, nahiz eta pribatu izaera izan.

Azkenik, eta luiziak gertatzearena aspaldiko gaia dela ikusita, momentura arte konponbiderik izan ez duena, arazo hau behin betiko konpontzeko intentzioarekin 2019ko abenduan beste udal batzuekin batera lanean hasi zirela azaltzen du Ezkio-Itsasoko Udalak.

Proiektu bat

Proiektu hau egiten hasteko, handik gutxira eraikuntza enpresa batekin joan, bidea neurtu eta aurrekontu bat prestatu zen. Handik egun batzuetara, eta prestatutako aurrekontuarekin Gipuzkoako Foru Aldundian bilera bat egin zen eta bertan izan ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Saileko zuzendari diren Xabier Arruti, Iñaki Labaka eta Arantxa Aristimuño; aurrekontua eman zitzaiela dio udalak. «Geroztik pandemia kontua dela eta, bere hortan geratu zen gaia».

2020. urteak aurrera egin zuen, pandemia guztien bizitzatan sartu zen eta gai honen inguruan aurrera pausorik ez ziren ikusten. Horrela, 2020ko abenduaren 9an hasi ziren lurrak berriro ere mugitzen eta Ezkio-Itsasoko Udalak abenduaren 11n izan zuen horren berri. «Egun berean bertara joan zen Nekazaritza Batzordeko buru den zinegotzia, ondorengo egunetan lurrak mugitzen jarraitu zuten gaur egun dagoen egoeran geratu arte, eta horren ondorioz Zeariagako baserri bidea erabat itxita dago», dio Udalak.

Publicidad

Luizia gertatu zenetik badira pare bat hilabete eta handik geroztik Zeariagako baserrira iristeko egin beharrekoak ez dira makalak, eta honetaz ere jabetzen da Udala: «Baserrira heltzeko biderik gabe geratu dira, eta ia 500 bat metro oinez egin beharra daukate. Konkretuki luiziak bidea bi zatitan afektatu du, goiko partean bidea eramanez; eta beheko partean, goitik eroritako lurrak bidea estaliz».

Arazoa horren larria zela ikusirik, abenduaren 11n bertan, Ezkio-Itsasoko Udalak behin behineko konponbide bat bilatzen hasi zen, gutxienez beheko bide zatia garbitu eta pasoa izateko, ahalik eta baserritik gertuen. Horrela, bide horretan parte duen Jon Mikel Murua (Lurkide enpresako ordezkaria) arazoa bertan ikusi eta bi balorazio egin zitzan eskatu zitzaion. «Beheko parteari dagokionez, 3.050euro+bez aurrekontua aurkeztu zuen; goiko luiziaren konponketaren gaiari buruz aurrekontua 28.341,9 euro+bez aurkeztu zuen (balorazio hau gehien bat zen Aldundiaren aurrean behintzat daturen bat izate aldera)», dio Udalak.

Publicidad

Behin behineko konponbidearen inguruan erantzunik jaso gabe, behin betiko konponbidea bilatzen ere jarraitu zuen Udalak: «laguntza eskaera igorri genuen Gipuzkoako Foru Aldundira, konkretuki Landa Garapeneko zuzendariari. Eskaera honen aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza teknikoa eskaini zuen, eta urtarrilaren 19an bertaratu ziren Foru Aldundiko, Etorlur eta Goimeneko teknikariak, argazkiak atera, datuak bildu eta balorazio ekonomiko eta teknikoa egitekotan geratu ziren», azaltzen dute. «Momentu honetan txostenaren zain gaude nondik jarraitu eta baita ere Aldundiaren aldetik norainoko inplikazioa lortu dezakegun jakiteko; eta txostena dugunean jarraituko dugu pausoak ematen».

Lehen konponketa

Udalak deituta, otsailaren 10ean bilera bat egin zen Ezkio-Itsasoko udaletxean, eta bertan udal ordezkariak eta Zeariagako bidean parte duten jabeak izan ziren. «Bileran Udal honek lehen egindako proposamena berretsi zuen, hau da, momentuz beheko luiziaren garbiketaren erdia bere gain hartzea, eta azkenean jabeek (Xabier Urbistondo barne) beste erdia beraien kontura izatea onartu zuten», adierazi du Udalak. Horren ondorioz lanak lehen bailehen hasiko direla aurreratu dute Udaletik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad