Traste zaharren bilketa, ostegunean
Inprimagailuetako tonerrak birziklatzeko udaletxean dagoen ontzian soilik jasotzen dira gure herrian
GALILEA
Martes, 26 de abril 2022, 00:03
Sasieta Mankomunitateak, hilabetero egiten duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du herriko traste zaharren bilketa, eta apirilari dagokiona aste honetan izango da, ostegunean.
Publicidad
Hilabetean behin jasotzen dira herriko traste zaharrak, eta hauek ezin dira edozein ordutan atera, kokalekuari dagokionez ere leku zehatz bat dagoelarik. Horrela, herrian zehar dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, egunean bertan, apirilak 28, arratsaldeko 21:00etatik aurrera.
Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi. Traste zahar bezala sailkatuta dauden materialak ere gogoratu nahi dituzte: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.
Bestetik, inprimagailuetako tonerrak birziklatu ahal izateko, herrikoUdaletxean kokatua dagoen ontzian utzi beharko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión