Haurren partiduek gaur arratsaldean martxa hartuko dute berriro. PILOTA ESKOLA
Ezkio - Itsaso

Haurren pilota partiduek gaur hartzen dute martxa berriro

IV. Pilota Goxua txapelketako finalerdia igandean jokatuko da Ezkioko pilotalekuan

MIRYAM GALILEA

EZKIO-ITSASO.

Miércoles, 27 de abril 2022, 00:11

Herriko Pilota eskolako txiki eta gaztetxoek txapelketa bikaina egiten ari ziren orain dela aste batzuk eta Aste Santuko oporretan zehar atseden hartu ondoren, gaur martxa hartuko dute berriro. Egun honetan benjaminek final laurdenak jokatuko dituzte; prebenjaminek eta alebinek ez dute final laurdenik jokatuko, zuzenean igande honetan final erdiak ospatuz.

Publicidad

Horrela, arratsaldeko 17:00etan izango dira benjaminen final laurdenak, bi taldetan banatuta, ondorengo pilotariek parte hartuko dutelarik; A taldean, Ezkioko Oier, Ibai eta Aner; Urretxuko Cruz eta Asurabarrena; Legazpiko Mattin eta Ur; eta Zumarragako Nuñez eta Leo. B taldean berriz, Urretxuko Chefrad eta Mendizabal; Urretxuko Gorostidi eta Gorostidi; Ezkioko Unai eta Kouyate; eta Legazpiko Ager, Aiert eta Eñaut arituko dira.

IV. Pilota Goxua

Helduen kasuan, igandea, maiatzaren 1a izan da IV. Pilota Goxua txapelketako finalerdia jokatzeko aukeratutako eguna. Honetan, Segurako Intsaustik eta Elorzak, Ormaiztegiko Arkaitz eta Larrañagaren kontra egingo dute alde batetik; eta bestetik berriz, Urretxuko Antiak eta Oliveirak, Tolosako Mujika eta Esnaolaren aurka arituko dira.

Partidu hauetatik sailkatzen diren bikoteek finala jokatuko dute herriko jaietan; haurren txapelketako finala ere egun berean izango da.

Aurtengo San Migelek maiatzaren 6an hartuko dute martxa eta egitarauaren lehenengo ekintza Pilota Txapelketen finalak izango dira, arratsaldeko 17:00etan Ezkioko pilotalekuan ospatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad