Eskolako jostuna eta aroztegi tailerrak martxan dira Medikuetxe berrituan
Beheko solairuan kokatuta daude, espazioa librea da eta LH4 eta LH5 mailakoek dira honetaz disfrutatzen dutenak
MIRYAM GALILEA
Viernes, 15 de abril 2022, 00:04
Oporretan daude eskolako haurrak momentu honetan baina jada Medikuetxean kokatu diren bi tailerretaz gozatzeko aukera izan dute, hauek orain dela aste batzuk martxan daudelarik.
Publicidad
Poliki-poliki eta faseka aurrera eraman dira Medikuetxeako obrak eta eraikuntzari dagokionez bertan egin beharrekoak guztiz amaituta daude dagoeneko, momentu honetan kirol ekipamendua kokatzearen zai daudelarik. Jakina denez eraikuntza honen beheko solairuan eskolako haurren erabilerarako diren bi tailer kokatu dira: jostuna eta arotza hain zuzen ere eta benetan gustura daude eskolako haurrak.
Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako haurrak dira momentu honetan espazio hau erabiltzen dutenak, eskolako nagusienak, eta honetarako dagoen baldintza bakarra, proiektu bat izatea da. «Espazioaren erabilpena librea da, hortaz, behin proiektu bat buruan dutenean hau praktikan jartzen hasten dira, gauzatu arte; bai aroztegian egin daitezkeenak edo baita jostun tailerrean egitekoak», azaltzen dute bidelagunek.
Horrela, behin haurrek proiektuan pentsatu dutenean hau pausoz-pauso gauzatzeko aukera eskaintzen zaie, bietako tailerren batean, benetazko materialak erabiliz eta irakasleen begiradapean. «Espazio honen erabilpena ikastetxeko nagusientzat da momentuz, benetazko materialak erabiltzen ditugulako. Poliki hastea erabaki dugu eskolan eta oso pozik gaude lehenengo emaitzekin», azaltzen dute herri eskolatik.
Espazioa librea da eta ateak irekita daude eskolako haurrak bertan lan egin dezaten. Momentu honetan lan desberdinak burutzen hasiak dira, pausoz-pauso, lanean fin eta gogoz aritzen direlarik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión