Ezkio

Bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta erakusketa batean Igartubeitin

A. U.

EZKIO-ITSASO.

Sábado, 4 de noviembre 2023, 21:41

Igartubeiti Baserri Museoan bitxigintza eta laia, euskal ondarearen pieza esanguratsua ardatz duten erakusketa bihar arte egongo da ikusgai. Ondare etnografikoa, gure baserrietako tresna zaharrak eta aintzinako objektuak inspirazio iturri bihurtuko ditugu. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak elkarlanean ondare etnografikoan oinarritutako bitxiak sortu dituzte, eta sorkuntzak erakusketa honen bidez erakusten ari dira.

Publicidad

Bideberri BHIko bitxigintza artistikoko ikasleen laien bitxi formako interpretazio garaikidearen erakusketa da.

Aipatzekoa da laia Euskal Herriko oin-golde motako laborantza tresna da, bi eskuekin erabilia, erabiltzen zutenei laiariak deitzen zitzaien.

Etnografiaz gain, bitxigintza prozesuaz eta artisautza lanaz ere hitz egin zuten Marta Fernandezek, Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloko irakasleak eta Maite Errarte, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Laborategiko historialariak duela egun batzuk eskainitako hitzaldi batean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad