Ordutegi eta ekintza bereziak Igartubeitin
MIRYAM GALILEA
Domingo, 20 de marzo 2016, 00:57
Aste Santuko oporrak gainean ditugu eta egun hauetan Igartubeiti Baserri Museoak ekintza bereziak eskaintzeaz gain, ordutegi aldaketa bat ere izango du.
Publicidad
Igartubeitiko ordutegia Aste Santuan apur bat aldatuko da: asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00ak bitartean egongo da zabalik. Asteartean, martxoak 29, museoa itxita izango da. Bisita gidatuak, 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz eta 17:00etan euskaraz edo gazteleraz izango dira. Edukiak eta ikusen-tzunezkoak frantzesez eta ingeleraz ere egokituak daude eta bisita gidatuak bi hizkuntza hauetan ere eskaintzen dituzte.
Jai egun hauetako arratsaldetan familia guztiarentzat zuzendutako Gaileta tailerra antolatu dute, 16:30ean hasiko delarik. Martxoaren 24tik 28ra, bi egunak barne, egongo da tailerran parte hartzeko aukera, eta Pazko astean ere, martxoaren 30etik apirilaren 3a arte. Gailera tailerra aurrera eramateko hamar pertsonetako taldea osatu beharra dago; honen prezioa 4,50 eurokoa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión