'Koloretako Igartubeiti' tailerra gaur museoan
Gaur arratsaldean aurrera eramango da eta 3-5 urte bitarteko haurrei zuzenduko da
GALILEA
Sábado, 19 de marzo 2016, 00:23
Asteburu honetan ere familiei zuzendutako tailer batekin datoz Igartubeiti Baserri Museokoek hau gaur rratsaldean ospatuko delarik. Oraingoan 'Koloretako Igartubeiti' izenburua duen tailerra aurrera eramango da arratsaldeko 16:30etatik 18:30ak bitartean. «Igartubeiti baserriko iluntasuna, hotza, egurra, harria sentitzeko bisita egin ondoren, gure pertsonaiaren, Martintxoren ipuina oinarritzat hartuz, material ezberdinak erabiliz, baserriaren inguruko istorio eta pertsonai berriak sortuko ditugu», azaltzen dute museotik.
Publicidad
Tailerra 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta bere familientzat zuzendukoa da eta 3euroko prezioa izango du, Famili Txartelarekin diskontuak eginez. Gogoratzen da lekua mugatua dela beraz izena eman nahi dutenek Igartubeitiko 943 72 29 78 telefonora deitu behako dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión