Durango. Badira urte batzuk txangoa antolatzen dela.

Dena prest dago bihar ospatuko den txangorako

Durangoko Azoka eta Lekeitioko itsasargia bisitatuko dituzte aurten izena eman duten 32 ezkio-itsasotarrek

GALILEA

Sábado, 5 de diciembre 2015, 00:14

Bihar, igandea, Durangoko Azoka eta Lekeitioko Santa Katalina itsasargia bisitatuko dituzte herritarrek, aurtengo txangoan hogeita hamabi lagunek parte hartuko dutelarik.

Publicidad

Yartu Kultur Elkarteak, Ezkio-Itsasoko Udalaren laguntzaz, urtero antolatzen dute horrelako ekitaldi bat, aurrekoan ere Durangoko azoka bisitatzera hurbildu zirelarik, eta edeki pasatu zuten gainera, aurtengoan bertara bueltatuz. Horrela, goizean azoka bisitatu eta bazkaltzera Lekeitiora joango dira, arratsaldean Santa Katalina itsasargia bisitatuko dutelarik; azken hau ordu beteko bisita izango da gutxi gorabehera.

Aurten 32 lagunek eman dute izena txangoan parte hartzeko eta hauek bihar goizeko 9:00etan Anduaga Etxearen parean elkartuko dira autobusean igo eta Durangoko bidea hartzeko.

Txangoaren prezioa, bidaia eta itsasargia, 15 eurokoa izango da; adin txikikoak musutruk joango dira. Bazkaria berriz aparte izango da, hau Lekeition ospatuko delarik 20 euroren truke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad