Oñati
Lizitazioan dagoen Eltzia taberna bertatik bertara ikusteko aukera irailaren 12anUztailaren 10az geroztik itxita dago kafetegia azken kudeatzaileak, German Mirassouk, kontratuaren luzapenari uko egin ostean
Oñati
Miércoles, 27 de agosto 2025, 20:52
Irailaren 22ra bitartera lizitazio epean dagoen Eltziako taberna bisitatu nahi duen edonork irailaren 12an izango du aukera, 10:00etan edo 15:00an. Interesatuek aurrez jakinarazi beharko dute partaidetza@onati.eus helbidera idatzita. Eltzia taberna-kafetegiaren ustiaketa lizitaziora atera zuen uztailean Udalak. Bi urterako kontratua izango da, beste bi urtez luzatu ahal izango dena. Eltzia taberna uztailaren 10az geroztik itxita dago. Azken kudeatzaileak, German Mirassouk, kontratuaren luzapenari uko egin eta jarduera etetea erabaki zuen.
Publicidad
Orain bi urte esleitu zitzaion Germani taberna-kafetegiaren kudeaketa, bi urterako, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin (guztira, lau urte gehienez). Hala, uztailaren 10ean bete zituen bi urte, eta kontratuaren luzapenari uko egin zionez, lizitazio berria abiatu du Udalak.
Hobekuntzak
Taberna-kafetegia uztailean hustu ondoren, Udalak konponketa eta hobekuntza txiki batzuk egin ditu bertan
Taberna hustu ondoren, Udalak konponketa eta hobekuntza txiki batzuk egin ditu. 2018. urtean ireki zituen ateak Eltzia eraikin eraberrituan taberna-kafetegiak zerbitzu-emakida bidez.
Azken kudeatzaileak 2023ko uztailean sinatutako kontratua amaitu berritan, lehiaketa ireki bidezko lizitazio prozesua berriro abian jarri du Udalak. Bertan, taberna-kafetegiaren kudeaketa, administrazioa eta ustiaketarako derrigorrezko baldintzak, betebeharrak eta zehaztasunak jasotzen dira, baita lehiaketara aurkeztu ahal izateko interesdunek bete beharko dituzten eskakizunak ere. Hala, EAEko kontratazio atarian zein udal webgunean (Tramiteak – Kontratatzailearen profila atalean) ikusgai eta eskuragarri daude oinarri eguneratuak. Nahi duenak dokumentazio hau fisikoki ere eskuratu ahal izango du HAZ-en. Edozein kasutan, ondorengo tramitazioa elektronikoki egin beharko da, EAEko kontratazio ataritik.
Irailaren 22ra arte epea izango dute interesdunek eskaintzak aurkezteko, EAEko kontratazio atariaren bitartez. Agiri administratiboen egokitasuna eta eskaintza tekniko eta ekonomikoa baloratuko ditu udalak eta puntuazio altuena jasotzen duen esleipendunari egotziko zaio zerbitzua. Bi urterako kontratua izango da, bi urte gehiago luzatu ahal izango dena, urtez urte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión