Oñati

Liburutegiko idazketa lantegiak seigarren ikasturteari ekingo dio urrian

Joxemari Iturralderen gidaritzapean, idazketa sortzailea sustatzeko helburuarekin 9 saio antolatu dituzte

El Diario Vasco

Oñati

Jueves, 28 de agosto 2025, 20:39

Udal Liburutegiko idazketa lantegia prest dago seigarren ikasturteari ekiteko, eta aurreko bost ikasturteetan izandako arrakasta eta parte-hartzaileen interesa eta konpromisoa direla eta, liburutegiko programazioan finkatutako hitzordu bilakatu da.

Publicidad

Lantegia idazketa sortzailea sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta denborarekin, bertaratzen direnek ezagutza teknikoak ez ezik, adierazpen pertsonalerako tresna indartsuak ere garatu dituzte.

Idazteak onura ugari dakartza: autoezagutza eta emozioen kudeaketa lantzeko bide eraginkorra, sormena pizten du eta irakurzaletasuna sustatzen laguntzen du. Bestalde, hitzak aukeratzeak eta pentsamenduak antolatzeak pentsamendu kritikoa eta komunikazio gaitasunak hobetzen ditu.

Taldean idazteak ere baditu bere abantailak. Ideien trukaketa, iritzi ezberdinen aberastasuna eta elkarrekin ikasteko aukera ematen du.

Liburutegiko arduradunek diotenez, lantegiak «hasieratik izan du harrera bikaina eta parte-hartzaile kopurua egonkor mantendu da urtez urte. Seigarren ikasturte honetan ere helburua bera da: idazteko grina piztea eta herritarrek beren ahotsa modu librean garatzeko espazio seguru eta goxoa eskaintzea».

Idaztea «ez da bakarrik hitzak jartzea; norbere burua entzuteko eta adierazteko bidea da. Eta Oñatin, bide hori taldean eta maisu on batekin egiten da».

Idazketa lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa esperientziarik izatea. Saioak astelehenetan egingo dira (18.00-20.00) eta euskaraz, ondorengo datetan: urriak 13, azaroak 3, azaroak 24, abenduak 15, urtarrilak 12, otsailak 2, otsailak 23, martxoak 16 eta apirilak 13.

Izena emateko epea irailaren 1etik 19ra arte mantenduko da liburutegian (943 71 61 11 edo 688 73 28 26).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad