Oñati
2026 urteko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa abianOñatiko toponimia izango da datorren urteko gaia
Viernes, 18 de julio 2025, 21:03
Udal egutegia herritarrekin batera lantzeko ohiturari jarraituz, argazki lehiaketa antolatu du Udaleko Euskara sailak eta, guztira, 960 euro banatuko ditu saritan, 80 euro aukeratutako argazki bakoitzarentzat.
Publicidad
Oñatiko toponimia izango da datorren urteko gaia eta hori irudikatzen duten koloretako nahiz zuri-beltzeko argazkiak aurkeztu ahal izango dira urriaren 10era rarte lehiaketara. Oñatin erroldatuta daudenek parte hartu ahal izango dute sariketan, eta pertsona bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez: originalak, lehenagotik argitaratu gabekoak eta toponimia irudikatzen dutenak.
Argazkiek formatua horizontala izan behar dute eta euskera@onati.eus helbidera bidali behar dira; HAZen ere aurkeztu daitezke.
Gaia, Oñatiko toponimia
Herri baten nortasunari eusteko, garrantzitsua da arbasoek lagatako ondarea jasotzea eta hedatzea. Oñatik toponimia ondare handia du jasoa.
Udalaren webguneko mapa interaktiboan, esaterako,udalerrian jasotako 2.855 leku-izen daude, eta, Euskara Zerbitzuak aditzera eman duenez, ondare hori ezagutu, ikusarazi eta erabilia izatea nahi dute. Hala, udal egutegiaren bidez, toponimoak eta argazkiak elkarren ondoan jarriz, oñatiarrek izendatutako leku, paraje, iturri, erreka, baserri, tontor, baso, soro, etxeen izenei leku bat egingo diete 2026 urteko egutegian.
Argazkiak aukeratzeko orduan, argazkiaren kalitate artistikoaz gain, epaimahaiak zein irizpide erabiliko duen azaldu dute antolatzaileek. Lehenik, kontuan hartuko dute toponimoaren berezitasuna, hau da, ezaguna ala ezezaguna den, toponimo ugaria ala urria den,zaharra ala berria den.
Publicidad
Horrez gain, elementuen aniztasuna hartuko da kontuan. Egutegian, osotasunean hartuta,elementu ezberdinak agertu beharko dute: parajeak, eraikinak, tontorrak, aukeraketa egitean, iturburuak, bideak eta abar.
Azkenik, auzo ezberdinetan eta urtaro guztietan egindako argazkiak izatea baloratuko da.
Udal egutegiak harrera ona izan ohi du herritarren artean. Urtero 5.500 ale argitaratzen dira eta Oñatiko etxe guztietara banatzen dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión