Udal Euskaltegiak Kulturolako egoitza berrian irekiko du bihar ikasturtea
Inaugurazio ekitaldi xume bat antolatu dute bihar asteazkenean 18.00etan eta bertara joateko deia egiten diete arrasatearrei
Martes, 27 de septiembre 2022, 00:07
Udal Euskaltegiak Ikasturte berria ez ezik, egoitza berria ere estreinatuko du bihar asteazkenean, irailaren 28an, Kulturola eraikineko lehenengo solairuan.
Publicidad
Elena San Martin zuzendariak adierazi bezala Udal Euskaltegiak bi kontu dauzka ospatzeko aurten: 40 urte bete izana euskalduntze-alfabetatzean batetik, eta lokal berria bestetik. Horren guztiaren bueltan inaugurazio ekitaldi xume bat antolatu dute bihar asteazkenerako. Arratsaldeko 18.00etan hasiko da ekitaldia Kulturolan, eta bertara joateko deia egiten diete arrasatearrei.
«Ilusioz» hasiko dute ikasturtea, «gela txukun eta argitsuekin, behar diren baliabide teknologiko zein bestelakoekin... Helburua: bertara joaten diren herritarrek euskara giro lasai, goxo eta lagunartekoan ikastea eta erabiltzea».
Horretarako, Udal Euskaltegitik gogorarazten dute izena emateko epea zabalik dagoela, hauetako edozein bide erabilita: Euskaltegian bertan 10.00-13.00 eta 15.00-19.00 ordutegian, edo telefonoz 943 79 70 77 edo Whats Appez 688 78 09 31
Kulturolako Euskaltegi berriak 11 ikasgela ditu eta 100 ikasletik gora har ditzake batera. Baliabideak, besteak beste, liburutegi/ordenagailu gela, tutoretza gelak, aretoa, ordenagailua eta pantaila gela guztietan, Moodle... dira.
Publicidad
Iaz 14 irakasle aritu ziren euskaltegian, baina oraindik ez dakite aurten zenbat ibiliko diren. Euskaltegi berriak 100 ikasletik gora har ditzake batera.
Maila guztiak ematen dituzte A1etik C2raino, mintzamen taldeak eta autoikaskuntza barne. Horietaz gain euskara errefortzuak ematen dituzte haur eta nerabeentzat
Euskaltegiak 2022an bete ditu 40 urte eta Arimazubiko egoitzan hasi zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión