Txatxilipurdiko arduradun eta langileak udalekuak iragartzeko egindako kartela erakusten Nafarroa etorbideko egoitzaren aurrean. OLIDEN
Arrasate

Txatxilipurdiren udalekuak, bueltan

Udaldian aisiaz gozatzeko eskaintza bete-betean dator azken bi urteotako murrizketen ostean, eta hiru udaleku ireki eta beste hiru itxi antolatu dituzte

KEPA OLIDEN

Arrasate.

Martes, 12 de abril 2022, 20:23

Txatxilipurdi elkartearen udalekuak bueltan datoz bete-betean azken bi urteetako murrizketen ostean. 2 eta 16 urte bitarteko haurrei euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz eta elkartasunaz, talde lanaz... bustitako oporraldiak eskainiko die beste behin Txatxilipurdik.

Publicidad

Udaleku irekietan 34 urtetan zehar eta udaleku itxietan 28 urteetan zehar egin duten bezala, Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko aurre-nerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diete.

2 eta 12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak egongo dira, eta 9 eta 16 urtekoentzat, itxiak.

Udaleku irekiak

2 eta 12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeentzako hiru asteko eskaintza da. Uztailaren 4tik 22ra bitarte gauzatuko dira. Aurten ez da astekako udalekurik egongo. Arrasateko hiru auzo dira udalekutako elkargune nagusiak eta adinaren araberako taldekatzeak eginez, sortuko da magia. Bestalde, hiru adin tarteetan banatuta egongo da udalekua.

'Bilin Bolonka' (2019-2016 urte bitartean jaiotakoentzat, Haur Hezkuntzakoentzako) 103 euro. 'Bihurrikeixetan' (2015-2013 urte bitartean jaiotakoentzat, LH 1-2-3koentzako), goizez 126 euro eta goiz eta arratsaldez, 149 euro. 'Erokeixetan' (2012-2010 urte bitartean jaiotakoentzat, LH 4-5-6koentzako) 149 euro.

AED-ko bazkideek eta familia ugariek %5eko deskontua izango dute. Biak izanez gero %10a. Zaintza zerbitzua ere izango da 40 euroko gehigarria ordainduta, deskontu barik.

Udaleku itxiak

Aurtengo udaleku itxiak uztailaren 2tik 9ra bitarte gauzatuko dira, Garaion Sorgingunean (Ozaeta, Araba). Aste beteko kanpaldia izango da etxalde zoragarri horretan egingo dutena. Hiru adin tarte ezberdinek osatuko dute udaleku itxi hau eta adin tarte bakoitzak bere herrixka propioa izango du Sorgingunean (lo leku, elkargune eta jolas eremu propioaz osatua).

Publicidad

Udalekuak abenturaz beteta eta giro goxoan pasatzea nahi dute. Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko duten kideon hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak.

25 plaza egongo dira udaleku bakoitzean. Adinaren arabera izendatu dituzten taldeak hauek dira. 'Aizkomendi herrixka' (LH 4, 5 eta 6 mailak, 9-12 urte bitartekoak (2010-2011-2012 urteetan jaiotakoak) 330 euro. 'Gebara herrixka' (DBH 1 eta 2 mailak, 12 eta 14 urte bitartekoak (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak) 330 euro. 'Sorginetxe herrixka' (DBH 3 eta 4 mailak, 14-16 urte bitartekoak (2007 eta 2006 urteetan jaiotakoak) 330 euro. Hemen ere lehen aipatutako deskontu berak aplikatuko dira.

Publicidad

Izen ematea apirilaren 25etik

Antolatzaileeka ditzera eman dutenez Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko epea hilaren 25ean, astelehena, irekiko da eta maiatzaren 20an bukatuko da, ostirala. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak: Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus 'Udalekuen izen ematea' atalean; hilaren 25an zabalduko den QR kode baten bitartez; bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1. solairua (astelehenetik ostegunera, goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara. Telefonoa: 943 795 446.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad