Sasoibidek ostegunetako txangoei ekin die gaur San Baleriora ibilbide zirkularra eginez
Datorren ostegunean Garagartzara izango da hurrengo irteera
DV
Arrasate
Jueves, 13 de octubre 2022, 17:42
Gaur goizean Sasoibidek ostegunetako txangoei ekin die oporretako parentesiaren ostean. Gaurko txangoa zirkularra izan da San Baleriora.
Publicidad
Ohi bezala, elkargunea goizeko 10etan izan zen Garibain, eta Monterrorrerako martxa hasteko luzatze ariketa batzuk egin ondoren, Gernika pasealekua hartu Erguin aldera, eta 100 metro egin ondoren, eskuinera biratu pinudi batetik barrena eta 300 mt. Aurreraro, Meatzerrekara doan bidea hartu, eta zuzen jarraitu San Balerio baselizara iritsi arte.
Atseden pixka bat hartu eta istorioak kontatu ondoren, Bizcaya etorbidera bueltatu eta Etxaluzeko jubilatuen egoitzara heldu gara salda batekin indarrak berreskuratzeko.
Goiz ederra, ohiko giro ona eta datorren ostegunean Garagartzara izango den hurrengo irteeraren zain.
Sasoibidek jendea animatu nahi du txango mota honetara joateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión