Maritxu eguneko kartela. DV
Arrasate

Maritxu Kajoi 'nobenaixuak' San Andres auzoko jai batzordea omenduko du

Martes, 27 de septiembre 2022, 00:08

Maritxu Kajoi egunerako aste bi baino gutxiago falta denean (urriaren 7 ospatuko da) ohi bezala 'nobenaixoa' egingo da jai honen atarian. Irailaren 30ean izango da, 18.30etik aurrera. Aurten, San Andres Auzoko Jai Batzordea omenduko dute. Herrian egin duen eta egiten duen lan danagitik jasoko du Enbutu preziatua. Maritxupean, eta, urteroko lez, primerako ardoa eta gazta probatzeko aukera egongo da.

Publicidad

Azken hiru urteotako etenaldiaren ostean «biziberrituta dator Maritxu, lagun artean ondo pasatzeko goguak ez direlako azken hiru urteotan desagertu» adierazi dute Maritxu Kajoi Komisiñotik. Bi aste ere ez dira falta «urteko egun dotoreenaz gozatzeko, eta heldu da armairuak zabaldu, hautsa kendu eta atera bharrekoak ateratzeko ordua».

Dotorezia, umorea eta aldarrikapena uztartu dira aurten ere Maritxu Kajoi egunean, eta «dagoeneko prest daukagu dana» diote Komisiñotik.

Ane Agirre eta Miren Barrenetxeak diseinatu dute kartela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad