Euskaraldian 2.500 arrasatear bidelagun
Viernes, 18 de noviembre 2022, 00:10
Euskaraldia gaur ostiralean hasiko da eta 2.500 norbanako izango dira, hirugarren aldiz, Euskal Herri mailako ariketa kolektibo linguistiko eraldatzaileenean parte hartuko dute arrasatearrak. Batzuk, Ahobizi, lehen hitza beti euskaraz egiteko eta, ahal dutenekin, 15 egunez eusteko prest. Besteak, Belarriprest, euskaraz dakienari erabiltzeko gonbita egingo diote, eta, egoeraren arabera, hitz egin ere bai. Entitateak izango dituzte 'konplize'. 186 erakunde, denetarikoak, lantegiak, kirol elkarteak, kultur taldeak, tabernak, komertzioak, dentistak, aholkularitzak... «Probestu dezagun euskaraz eroso aritzeko eskainiko diguten aukera».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión