Elkartasunaren alde pausoak Urkulun
Urtegian egiten den ekimen honetan haur eta gaztexoentzat lasterketa berria izango da eta baita musika emanaldiak eta pintxo eta edariak
Martes, 6 de septiembre 2022, 00:21
Urkuluko urtegia elkartasun unibertsalaren islada izango da beste behin ere. Mundukidek antolatuta, LKS Krean, Fagor Elektronika eta Athlonekin batera, Kooperatiben arteko VII. Lasterketa Solidarioa egingo da urriaren 16an.
Publicidad
Taldean lasterka zein oinez, motelago edo azkarrago, hamar urterekin edo berrogeirekin... modu askotan parte hartu ahalko da ekintza solidario honetan. Izen-ematea jada irekita dago www.mundukide.org helbidean, urriaren 12a arte, edo lasterketa egunean bertan, Urkulun, Otalora jauregiko aparkalekuan 8:30etik 10:30era.
Zazpigarren edizio honetan, deialdi berezia egiten diote antolatzaileek gizarte osoari parte hartzera gonbidatuz. Nahiz eta X3 lasterketa kooperatibetako bazkideei soilik zuzenduta egon, gainontzeko modalitate guztiak publiko orori zabalik daude.
Partehartzaile bakoitzak 10 euro ordainduko ditu eta batutako dirua Mundukideren garapen proiektuak babestu eta finantziatzera bideratuko da.
Kirol modalitateetan parte hartzerik ez duen edonork, dortsal solidarioa eskuratu dezake eta horrela elkartasun ekimen honekin bat egin 10 euro emanez.
X3 lasterketan kooeratiba bakoitzeko hiru pertsonako taldeek korrituko dute Urkuluri urtegiari bira ematen (6,3 km) 11:00etan abiatuta.
Martxa nordikoa, ibilbide berdinarekin, publiko orori zabalik dago eta 10:00etan hasiko da. Azkenik, oinezkoa, hau ere publiko guztientzat, 10:30ean aterako da.
Publicidad
Haur eta gaztetxoak
Urtero gerturatzen dira haur eta gaztetxoak gurasoekin batera Urkuluko lasterketara eta aurten 2004-2016 bitartean jaiotako gaztetxoenen parte hartze gosea asetzeko lasterketa berezia izango dute, adin tarte bakoitzari dagokion distantzia egokituta: 2014-2016 jaiotakoak: 400 metro; 2012-2013 jaiotakoak 500 metro; 2010-2012 jaiotakoak 1.000 metro; 2008-2009 jaiotakoak 1.500 metro; 2004-2007 jaiotakoak 7.000 metro. Irteera goizeko 10:00etan abiatuko da eta parte hartzea doakoa da.
Debagoieneko Ospitalari esker ona
Gure eskerrik beroenak eta sentikorrenak ematera gatozkizue gure aita Jose Luis Ezkurrari eskaini diozuen arreta eta laguntasunagatik, bai bere gaixotasuna tratatu dioten medikuei, erizainei eta baita langile guztiei ere, mila esker bene benetan. Eta nola ez bere gaixotasuna leundu, arindu eta berari laguntza emateko etxera etorri zaizkion medikuei eta erizainei bihotz bihotzez eskerrak. Agur aita, egun handira arte. EZKURRA-GALDOS SENDIA
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión