Arrasate
Arrasate-Udalatx lasterketan ibilbide aldaketak babestutako hegaztiei ez eragitekoEl Diario Vasco
arrasate.
Viernes, 11 de abril 2025, 19:47
Arrasate-Udalatx mendi lasterketa natur espazioan burutzen den lasterketa da eta azken orduan administrazioko teknikariek antolatzaileei ohartarazi diete probaren eremuan egon daitezkeen eta babestuta dauden hegaztiei eragin dakiekeela.
Publicidad
Modraitz Kirol Klubaren konpromisoa da kirola eta natura uztartzea, «betiere ingurunea zainduz eta bertako biodibertsitatea errespetatuz». Horregatik, eta teknikarien argibideei jarraituz igandeko lasterketaren ibilbidea aldatu behar izan dute.
Lasterketaren ibilbideak ezaugarri berdintsuak mantenduko ditu, distantzia eta desnibelari dagokionez. Berritasun gisa, lehenengoz Anporretako tontorra igoko da eta jarraian lasterkariek Udalatx-eko norabidea hartuko dute. Besaide ingurutik, ordea, ez da lasterketa pasako. Antolakuntzatik ulermena eta lankide-tza eskertu nahi dituzte, eta adierazi ingurumenaren zaintza gure lehentasun nagusietako bat dela.
«Gure ingurunea errespetatzea ezinbestekoa da, eta horrelako erabakiek erakusten dute kirol jarduerak naturarekin bateragarri egin daitezkeela ardura eta elkarlanarekin».
Lasterketari buruzko xehetasun guztiak Mondraitzen webgunean eguneratuko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión