Las diez noticias clave de la jornada

Arrasate

AEDren San Juan jaietarako lelo lehiaketa abian da maiatzaren 14ra arte

El Diario Vasco

arrasate.

Martes, 15 de abril 2025, 20:04

AED elkarteak San Juan jaietarako lelo lehiaketa antolatu du, Arrasateko Udalarekin elkarlanean.

Publicidad

Lelo horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Juanak euskaraz bizitzera animatzea.

Aukeratutako leloa Udalak San Juan jaietarako aterako dituen euskarrietan erabiliko da.

Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.

Lehiaketan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.

Lanak maiatzaren 14a baino lehen bidali behar dira aed@aedelkartea.eus helbide elektronikora.

Leloarekin batera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuko dira.

Jasotako leloetatik hiru finalista aukeratuko ditu AEDk osatutako epaimahaiak.

Lelo irabazlea herritarrek aukeratuko dute bozketaz, maiatzaren 17an, AEDren Instagrameko kontuaren bitartez. Saria 100 eurokoa izango da. Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad