Aritz Kortabarria, helmugatik metro gutxira Leintz Gatzagako saioan domekan. EULEN

Aritz Kortabarria txirrindularia bosgarren sailkatu da Leintz Gatzagako proban

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Jueves, 19 de julio 2018, 00:41

Aritz Kortabarria (Eulen) karrerista antzuolarra bosgarren helmugaratu zen domekan Leintz Gatzagan jokatutako Dorleta Ama sarian. Hiru aldiz igo zuten Ga-tzaga, nahiz eta hirugarrenean herrigunera baino ez heldu, eta Kortabarria onenekin batera ibili zen 123 kilometroko ibilbidean. Carlos Álvarez (Gomur) garaileak 21 segundoko aldea atera zion. Ihesaldi bateko kideak ziren aurreneko lekuetan sailkatutakoak. Azken igoeran erabaki zen irabazlea.

Publicidad

Ekainaren 12an Gervaisen oroimenez Aizarnazabalen jokatutako erlojupekoan seigarren amaitu eta bi aste geroago Irunen San Pedro sarian zortzigarren egin ondoren, Aritz Kortabarriak gora egin du udako proba hauetan. Leintz Gatzakoa, gainera, Euskaldun sarirako saio puntuagarria zen. Eliteek eta 23 urtez azpikoak elkarrekin aritu ziren eta maila ona eman du antzuolarrak.

Euskal egutegiak bi aste pasako etena du, Lehendakari txapelketan zein Euskaldun sarian, eta Eulen taldearen hurrengo konpromiso aipagarria Frantziako Tour des Landes izango da abuztuaren 4an. Biharamunean, 5ean, Oiartzungo Xanisteban saria jokatuko da. Ea Aritz Kortabarria bietan den.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad