Jose Luis Kortabarriak: «Mairuak turbantea ez zapaltzea eskatu nuen»
Jose Luis Kortabarriak baldintza hau eta diskurtsoa euskaraz egitekoa jarri zituen 1975ean Alardeko jeneral papera bere gain hartzeko
L
aurogeita lau urte ditu Jose Luis Kortabarriak. Laurogeita bostera bidean da. Lizarraga auzoko Laskurain Haundi baserrian jaiotakoa, Antzuolak azken mendean bizitako aldaketaren lekuko zuzena da. Hogeita bost urtez Alardeko jenerala izan zen Kortabarria. «1975ean hasi eta 1999ra arte. Juan Irizar izan zen nire aurrekoa eta Joseba Iparragirre, ondorengoa. Gaztetatik nuen gogoko Alardea eta buruz nekien diskurtsoa, 'Honra para España eta gloria para Antzuola' esaten zuen hura. Hasi aurretik garbi neukan aldaketak behar zituela ekitaldiak eta bi baldintza jarri nituen: mairuak turbantea oinekin ez zapaltzea eta diskurtsoa euskaraz izatea».
Onartu zizkioten. «Jose Mari Iriondok euskaratu zuen testua, baina ez dut gogoan 1975eko ekitaldirako garaiz ibili zen. Zalan-tza dut lehenengo hura euskaraz ala gaztelaniaz egin nuen. Kosta zitzaidan berria buruz ikastea. Aho-korapiloren bat edo beste izaten nuen... Zaldira ere orduan igo nintzen lehenengo aldiz. Urretxutik ekartzen zuten. Horretan ez nuen batere prestaketarik egiten». Salvador Peña mairuaren paperean izan zuen bidelagun 25 urte horietan beste hainbat kiderekin batera.

ANTZUOLA
Comarca:
Alto Deba
Habitantes:
2.146
Euskaldunes (2021):
74,85 %
76,89 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
5,5 %
Renta personal (2021):
27.629 €
Altitud:
236 m.
Superficie:
2.791 Ha

ANTZUOLA
Alto Deba
Comarca:
Habitantes:
2.146
Euskaldunes (2021):
74,85 %
76,89 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
5,5 %
Renta personal (2021):
27.629 €
Altitud:
236 m.
Superficie:
2.791 Ha

ANTZUOLA
Comarca:
Alto Deba
Habitantes:
2.146
Euskaldunes (2021):
74,85 %
76,89 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
5,5 %
Renta personal (2021):
27.629 €
Altitud:
236 m.
Superficie:
2.791 Ha

ANTZUOLA
Comarca:
Alto Deba
Habitantes:
2.146
Euskaldunes (2021):
74,85 %
76,89 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
5,5 %
Renta personal (2021):
27.629 €
Altitud:
236 m.
Superficie:
2.791 Ha
Urtean behin izaten da Alardea, uztailean. Berritu ere eginda ordutik. Baina eguneroko bizimodua ere badu Antzuolak. Jose Luis Kortabarriak bertatik bertara ezagutu du zenbait lantegiren desagertzea eta berrien sorrera. «Lau zurrategi ziren nire ume denboran: Bareño, Arbulu, Olaran eta Telleria. Galduz joan ziren eta beste motako lantegiak sortu ziren. Hilaturak aldaketa handia ekarri zuen 50eko hamarkadan, batez ere emakumea lan-merkatuan sartzeko. Neska gazte asko hartu zituzten, horietako mordoa baserrietakoak gainera. Herriarentzat kolpea izan zen urte batzuk geroago fabrika Gasteizera eramatea».
Ordurako martxan ziren lantegi berriak. «Goizper eta Matz-Erreka kooperatibak, Elay, Ariher, Elko, Balzers-Elay, Pepe Navarro, Industrias Alonso, Larrea aroztegia, Talleres Anzuola, Santos Urriategi, Zubillaga errementeria, Colas Etxaniz eta Colas Barrena, Puntas Camacho, Asaba tailerrak... Desagertu zirenak badira tartean eta beste zenbaitek jarraitzen dute, batzuk indartsu gainera», dio DVko herriko berriemaile ohiak. «Autobusez Eibarrera bidaltzen nituen kronikak».
Uholdeak arazo latza izan dira Antzuolan. Kortabarriak ez du ahaztu 1988an jasandako une larria. «Zumarragatik etxera nentorren eta, hainbeste euri zen, Deskargan geratuta egon nintzen. Herrira heldu eta Aurrezki Kutxa aurrean aparkatu nuen autoa. Ura gainezka zen errekan eta Olalde soziedadera igo nintzen. Leihotik begiratu eta Jesus Goñi ikusi nuen nire auto gainera igota. Zapata-dendara ur asko sartu zitzaion. Gerrikoa askatu eta luzatu egin nion. Heldu eta hankak airean jarri zituen unean bertan urak nire Renaulta eraman zuen Kalebarrenen behera. Goñi gora igo genuen zorionez». Urte batzuk geroago obra handia egin zen errekan
Nire herria
- Nolakoa da Antzuola?
-Kanpokotik etortzen diren guztiak beso zabalik hartzen dituen herria. Jende patxarosoa duena.
- - Zer gustatzen zaizu gehien?
- Hemen ez dugu kutsadurarik. Garbitasunean irabazi da nire denboran. Hori bai, herriguneko zoruan egiten diren ur pilaketak konpondu beharko lirateke.
- - Eta zer gutxien?
-Inguruko herriek dituzten zenbait zerbitzu falta zaizkigu. Zenbait erosketa mota egitera kanpora joan behar izaten dugu.
- -Aukeratu txoko bat.
- Herriko plaza. Ederra da. Han izaten da Alardeko ekitaldi nagusia.
(14 de 88)