Iñigo Aranburu, Oñatiko ziklo-kroseko zirkuituko jaitsiera batean.

Bizikletako matxurak 18. lekura atzeratu zuen Iñigo Aranburu Oñatiko ziklo-krosean

JOSEBA LEZETA

Miércoles, 21 de diciembre 2016, 00:33

Iñigo Aranburu (Eroski) junior mailako txirrindulari antzuolarra 18. sailkatu zen Oñatiko ziklo-krosean, domeka goizean. Xabier Murias (Balmabizi) irabazleak sei minutu eta 34 segundoko aldea atera zion helmugan.

Publicidad

Berez hamar aurrenekotan zen Aranburu eta bazirudien postu ona lortzeko moduan zela, baina bizikletan izandako matxurak atzeratu zuen. Oinez egin behar izan zituen metro asko zirkuituan laguntza gunera heldu arte eta atzetik zetozenak aurrea hartu zioten. Eroskiko taldekideen artean hirugarren ailegatu zen.

Asteasun, hilaren 8an jokatutako saioan, 13. bukatu zuen antzuolarrak 4 minutu eta 14 segundora. Zirkuitu hartan ere Xabier Murias nagusitu zen. Domekan postu hobea eskuratzeko moduan ematen zuen aurreneko itzuliak bete ondoren, baina aberiak eragotzi zion.

Urtezahar egunean, berriz, Ormaiztegin lehiatuko da Iñigo Aranburu. Tradizio handiko proba da beste hau ere, Euskadiko selekzioan sartzeko azken aukera. Ziklo-kross denboraldia aurrera doa eta saio gutxi falta dira amaitzeko. Ondoren errepidekoari oratu beharko dio. Iaz kadete mailan jardun ondoren, 2017koa aurrenekoa izango du juniorren artean eta, dena ondo badoa, Uzarragako Igoeran hartuko du parte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad