Baserri eta basoei buruzko hausnarketa egiteko batzarra, eguaztenean Olaranen

Debagoieneko Landa Garapen elkarteak eta Udalak deitu dute arratsaldeko sei eta erdietarako

JOSEBA LEZETA

Sábado, 2 de mayo 2015, 00:30

Gaur egungo baserri eta basoen inguruko azterketa egingo da eguazten arratsaldeko sei eta erdietan Olaran etxean, Debagoieneko Landa Garapen elkarteak eta Antzuolako Udalak deituta. Herriko baserritar zein lursail jabeentzat da deialdia, batez ere.

Publicidad

Etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa proposatu dute antolatzaileek. Egungo egoeratik abiatuta, arazoak, proposamenak eta irtenbideak jarriko dira mahai gainean. Baserritarren bizipenak eta iritziak jasotzea ere ezinbeskoa da aurrera egin ahal izateko.

Futbola Eztalan

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde jubenilak Donostiako Vasconiaren kontrako igoera faseko neurketa du Eztalan gaur arratsaldeko lau eta erdietan. Puntutan berdinduta daude biak sailkapenean, hamaseinarekin, seigarren etxekosk eta zazpigarren bisitariak. Infantilek, berriz, Zumaiakori egingo diote bisita arratsaldeko hiru eta erdietan.

Hitzaldia Arrasaten

Julia Velasco Donostiako Onkologikoan lan egiten duen lekaimeak gaixoen begiradaz hitzaldia emango du astelehen arratsaldeko lau eta erdietan Arrasateko Kulturateko areto nagusian. Debagoieneko artzazpez-barrutiko osasun pastoraltzako kideek antoltautako ekimena da eta Antzuolako taldeak ere parte hartzen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad