Leitzako Santiburtzioak azken txanpan sartu dira
Jai giroa da nagusi pasa den larunbataz geroztik
E. BELAUNTZARAN
Viernes, 14 de agosto 2015, 00:11
Leitzan jai giroa da nagusi pasa den larunbataz geroztik. Jende asko ibili dela esan daiteke aurtengo SAn Tiburtzio jaietan eta eguraldi ona lagun zutelarik antolatutako ekitaldietaz gozatzeko aukera paregabea izan dute bertan. Azken txanpan sartu dira festak baina gaur eta bihar oraindik gozatzeko aukera izango da Leitzan.
Gaur, goizean paella leihaketa izango da karrapean eta Aurrerako neska palisten partidak plazan. 13:00 Incansables txaranga aterako da Aurreratik. Arratsaldean 17:00etatik Gaztetxoen arteko futbol 20:00etara txapelketa plazan. 17:00etan Leitzako Bertso Eskolako kideak Aurrerako atarian. Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Oier Altzelai, Aitzol Eizmendi, Iñigo Gorostartzu, Ander Fuentes 'Itturri' eta Miel Mari Elosegi 'Luze'. Arratsaldeko 18:00etan, zezenak plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dira. 19:00etan, Diappo Ligueye afrikar dantza. Gero, Incansables Txaranga eta buruhaundiak. 22:00etan, suzko zezena. 23:30ean, Sakeo taldea plazan. 01:00 Incansables Txarangaren erronda. 02:00 Kontzertua gaztetxean.
Bihar, 'Pobre de mí'
Bihar, ezkondu eta bikoteen egunean diana eta entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan, emakumeak Herri Kiroletan; harri altxatzen Idoia Etxeberria (Orio) eta Estitxu Almandoz (Lesaka). Txingakin, Xanta Souza (Lesaka). Onodren, Incansables txarangaren erronda. Arratsaldeko 14:30 Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00 Bikote eta ezkonduen entzierroa eta ondoren zezenak plazan. 19:00 Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa plazan. Ondoren, goxokiak eta Incansables txaranga aterako da. 20:00etan, Patxi eta Konpañia plazan. 22:00etan, Suzko zezena. 23:00etan, Puro Relajo Mariatxia plazan. 01:30ean, 'Pobredemi' Incansables txarangarekin.