Irailaren 23an abiatuko da Txapelketa Nagusia Baigorrin

43 bertsolarik ekingo diote bideari, orain dela lau urteko finalistek eta azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan aukera eskuratu dutenek

El Diario Vasco 16 May 2017

2013ko abenduaren 15eko data dauka brodatuta Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi ondoren Amets Arzallusek jantzi zuen txapelak. Azken hilabeteetan sartua da beraz lau urteko zikloa, eta Txapelketa Nagusiaren beste edizio bat prestatzea tokatzen da, 2017koa. Irailaren 23an hasiko da Baigorrin, eta abenduaren 17an amaituko, Barakaldoko BECek.

Txapelketa Nagusiaren prestaketa lanetan urtebete pasa hasi zen Bertsozale Elkarteak astearte honetan eman du ohar baten bidez data nagusien berri: aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo da, eta han emango dira xehetasun guztiak; aurkezpen festa irailaren 20an eta, esan bezala, aurreneko eta azken saioan irailaren 23an eta abenduaren 17an.

Tarte horretan, irailetik abendura, bideari ekingo dioten 43 bertsolariak -30 gizonezko eta 13 emakume dira- etapak gainditzen joango dira. 14 saio egingo dira finala jokatuko dute zortziak gelditu arte.

Aukera hori izango dute orain dela lau urteko finalistek eta azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan aukera hori eskuratu duten bertsolariek. Izenaren arabera alfabetikoki sailkatuak, hauek dira izena eman duten 43 bertsolariak:

Agin Laburu

Aimar Karrika

Aitor Mendiluze

Aitor Sarriegi

Alaia Martin

Amets Arzallus

Ander Lizarralde

Ander Fuentes “Itturri”

Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”

Asier Otamendi

Beñat Gaztelumendi

Beñat Iguaran

Beñat Lizaso

Beñat Ugartetxea

Eneko Abasolo “Abarkas”

Eneko Lazkoz

Etxahun Lekue

Felix Zubia

Ibon Ajuriagojeaskoa

Igor Elortza

Iñaki Apalategi

Jon Maia

Jon Martin

Jone Uria

Julio Soto

Maddalen Arzallus

Maialen Lujanbio

Mikel Artola

Miren Amuriza

Miren Artetxe

Nahikari Gabilondo

Nerea Elustondo

Nerea Ibarzabal

Odei Barroso

Oihana Bartra

Oihana Iguaran

Oihane Perea

Onintza Enbeita

Sustrai Colina

Unai Agirre

Unai Gaztelumendi

Xabat Galletebeitia

Xabi Maia

Copyright © DIARIOVASCO