Zapatu eguerdian bildu ziren Azpeitian Herriarteko Bertsolari Txapelketa aurkezteko.

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finala, Azpeitian

Ostiral honetan bertan hasiko da lehen itzulia, Azkoitian, Lasarte-Orian eta Zarautzen. Finala maiatzaren 27an da

ELI AIZPURU

Martes, 31 de enero 2017, 00:16

Ostiralean, otsailaren 3an, emango zaio hasiera Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketari. Lehen saioak Azkoitian, Lasarte-Orian eta Zarauzten izango dira. Herriartekoa, maiatzaren 27an amaituko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo den finalarekin.

Publicidad

Zapatu eguerdian aurkeztu zuten txapelketa Sanagustin kulturguenan eta parte hartzaile batzuez gain, bertan ziren Ernizarraitz Bertsozale elkarteko kideak ere, Saroi Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Mikel Artolak eta Eneritz Artetxek, Herriarteko koordinatzaileekk eman zituzten ekimenaren gaineko xehetasunak.

Guztira, 38 taldek eman dute izena. Talde bakoitzak gutxienez sei partaide behar ditu: taldearen ordezkaria, gai-jartzailea, epailea eta hiru bertsolari.

Lau fase izango ditu txapelketak. Estraineko, ostiraletik, otsailaren 3tik, martxoaren 12ra burutuko da. 38 taldeak 12 multzotan banatu dira. Hamar multzo hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera.

Martxoaren 23tik apirilaren 9ra izango da hurrengo fasea. Aurreko fasetik sailkatu diren 12 taldeak lau multzotan banatuko dira, hirunaka. Multzo bakoitzetik bat sailkatuko da finalaurrekoetarako.

Finalaurrekoak, maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, Bergaran. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean. Azkenik, aipatu bezala finala maiatzaren 27an izango da, Izarraitz pilotalekuan.

Lehiatik kanpo geratu arren,taldeak amaierara arte izango dira ekimenaren parte, «funtzio aldaketa baino ez dute izango», azaldu dute antolatzaileek.

Herriartekoarekin, Gipuzkoako herrietako bertso mugimendua «bultzatu, indarberritu eta ikusarazi» nahi dela azaldu zuen Jauregik. «Parte hartzaile guztien txapelketa izango da; lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da».

Publicidad

Erniarraitzek bi talde

Parte hartuko duten 38 talde horietatik bi Erniarraitz Bertsozale Elkarteko azpeitiarrek osatutakoak dira.

Talde batean, Beñat Lizaso, Leire Ostolaza, Haritz Etxeberria eta Jokin Uranga bertsolariak arituko dira; Oihana Labiano ordezkaria izango da, Gurutze Oiarzabal gai-jartzaile lanetan arituko da eta Oihana Aranguren epailea izango da. Bigarren taldea, berriz, Zestoako bertsolariekin batera osatu dute, eta honakoak izango dira parte-hartzaileak: Oier Etxeberria, Jon Ander Iriondo, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi bertsolariak, Ane Iriondo gai-jartzailea, Xabier Azpillaga epailea eta Eider Iturralde ordezkaria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad