Bulego, Ezpalak, Izaro, Zetak eta Amorante, MIN sarietarako proposatuak

Zaragozan apirilaren 17an ospatuko den ekitaldian Euskarazko Album Onena lortzeko izendapena lortu dute

Itziar Altuna

Donostia

Martes, 26 de marzo 2024, 17:41

Musika independentea bultzatzea helburu duen Union Fonográfica Independiente elkarteak (Ufi), dagoeneko ezagutzera eman ditu hurrengo MIN sarietarako hautagaiak. Irabazleak Zaragoza hirian emango dira ezagutzera apirilaren 17an ospatuko den ekitaldian. Izendapen gehien lortu dituztenen artean daude Ginebras taldea bostekin, eta Tanxugueiras eta Fillas de Cassandra, laurekin bakoitza. Guztira hogeitabi kategoriatan banatutako lan edo artistak sarituko dira.

Publicidad

Euskal musikari dagokionez, bost lanek izango dute Etxepare Euskal Institutuak babesten duen Euskarazko Album Onenaren saria jasotzeko aukera, izan ere aukeratuak izan dira Amoranteren 'Harri Herri Har', Bulegoren 'Aldatu Aurretik', Ezpalaken 'Lagunekin zuzenean', Izaroren 'Cerodenero' eta Zetak taldearen 'Aaztiyen'. Azken edizioan Niña Coyoeta eta Chico Tornadok eskuratu zuten sari hau 'Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán' lanarekin.

Bestalde, aurtengo Mario Pacheco Ohorezko Saria Gladys Palmeraren sortzaile den Alejandra Fierro Eletak jasoko du, emakume urratzailea, melomanoa eta munduko binilo-bilduma garrantzitsuenetako baten jabea.

MIN sarien edizio honetarako, aurkezle eta gidari lanetan Lala Chus arituko da, risoterapian aditua, 500.000 jarraitzaile baino gehiago dituena sare sozialetan, eta ezaguna dena, besteak beste, entretenimendu-programetan parte hartzeagatik, hala nola 'La Resistencia', 'Estirando el chicle' edo 'Cuerpos especiales'. Bere hitzetan, «izugarrizko harrotasuna da artista zoragarri hauekin guztiekin Zaragozan egotea».

2003an sortua, Ufi musika-konpainia independenteen estatu mailako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Bere helburua, musika independentea aldarrikatu, sustatu eta garatzea da, merkatuan sartzeko dituen aukerak hobetzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad