Larunbateko txapelketako finalistak eta irabazleak. TARTALOETXE

Tolosa Goierri

'Roki' eta Arakama, Tartaloetxe Mus Txapelketako irabazleak

J. ZABALA

ZEGAMA.

Lunes, 6 de octubre 2025, 20:07

Pasa den larunbatean, urriaren 4an, ospatu zen Tartaloetxe XXXI. Mus Txapelketa, eta bertan izan zen berriro ere mus zaleen topagune beroa eta jostagarria. Parte hartu zuten bikoteek gogotsu lehiatu zuten, mus, enbido eta órdago artean, eta emozioa azken unera arte mantendu zen.

Publicidad

Azkenean, Aitor Azurmendi 'Roki' eta Aitor Arakama izan ziren aurtengo irabazleak, euren joko sendo eta koherentearekin garaipena eskuratuz. Bigarren postuan geratu ziren Inaxio Zurutuza eta Jesus Zabaleta, final estu batean erakustaldia eman ondoren.

Urteroko moduan, lehen zortzi sailkatuek sari ugari jaso zituzten, eta antolakuntzak eskerrak eman dizkie bai parte-hartzaile guztiei bai laguntzaileei, euren ekarpenik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako halako ekimen bat antolatzea.

Tartaloetxeko arduradunek eskerrik beroenak helarazi nahi izan dizkiete bertan parte hartu duten jokalariei eta antolakuntzan lagundu duen orori, eta hurrengo ediziorako gonbidapena luzatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad